Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2017ko martxoaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1613

AGINDUA, 2017ko martxoaren 20koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazteko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.a) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailean dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko otsailaren 1eko Aginduaren laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2017ko otsailaren 13ko EHAA, 30. zk.), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Alfonso Gomez Fernandez jauna lurralde-ordezkari izendatzea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Saileko Bizkaiko Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzan. Lanpostuaren datuak: 511786 kodea, 6. dotazioa, 29. destino-osagarria, 0-A osagarri espezifikoa.

Bigarrena.– Izendapenak 2017ko martxoaren 21etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 20a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala