Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2017ko martxoaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1532

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuak emandako agindua jakinarazteko dena, administrazioaren ondare-erantzukizunagatiko espedientean (RPA-033-2016-VII).

Aipatutako agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da jakinarazpen ondorioetarako eta eranskinean aipatutako interesdunak horren berri izan dezan. Bidez batez, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Espedientea eskuragarri dago helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

2.– Aipatutako aginduak administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraren aurka, errekurtso hauek jar daitezke: aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuari, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; edo, bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo interesdunaren bizilekuari dagokion barrutiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian (betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren esparruari badagokio), iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Horren berri ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 10a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala