Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2017ko martxoaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1527

IRAGARKIA, 2017ko martxoaren 13koa, Garraio Azpiegituren zuzendariaren abenduaren 12ko ebazpena jakinarazteko dena. Horren bidez, Donostiako portuan 7ª-CT-4-593-01 matrikula duen ontziak C-08 amarra-lekua erabiltzeko administrazio baimena iraungitzeko espedienteari hasiera ematen zaio.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

1.– Ebazpen horren testu osoa eskuratu ahal izango da Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan, Lakua I, 7. solairua (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bateginaren 98.2 artikuluak hamar (10) eguneko epea zabaltzen du ebazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera, egokiak irizten dituzun alegazioak egin ditzazun, bere kasuan, dagozkion dokumentu eta justifikazioak ere aurkez ditzazun.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 13a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala