Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2017ko martxoaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1521

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 105/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 105/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Neutro Son, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Nuria Vega Suarez.

Demandatua: 7 AM Eventos y Producciones Culturales, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2017-02-09an, eta honako hauek dira xedapenak:

EPAITZA

Osorik baiesten dut «Neutro Son, S.L.» enpresaren legezko ordezkaritzak jarri duen demanda, «7AM Eventos y Producciones Culturales, S.L.» erakundearen aurkakoa; horrenbestez, demandatua kondenatzen dut zenbateko hauek ordaintzera: mila zortziehun eta berrogeita hemeretzi euro eta berrogei zentimo (1.859,40 euro) –printzipala–, demanda jarri zenetik sortu diren interesak, eta prozesuko kostuak.

Prozedura Zibilaren Legearen 455. artikuluaren arabera, ebazpen hau irmoa da, hitzezko judizioan emandako epaia delako eta zenbatekoa 3.000 eurotik beherakoa delako. Ondorioz, epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epai honen lekukotza egin beharko da autoei eransteko.

MAGISTRATUA.

7 AM Eventos y producciones culturales, S.L. demandatuaren gaur egungo egoitza zein den ez dakigunez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2017ko otsailaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala