Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2017ko martxoaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1517

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 14koa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-inpaktuaren aitorpena egiten duena eta Befesa Aluminio, SL sozietateari 16-I-01-000000000045 ingurumen-baimen integratua aldatzen eta ordezkatzen diona, Bizkaiko Erandioko aluminio primarioa ekoizteko fabriketan eta aluminioa eraldatzeko zein akabatzeko instalazioetan aluminioa galdatzean sortzen diren hondakinak tratatzeko, berreskuratzeko eta birziklatzeko.

AURREKARIAK

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Befesa Aluminio SL enpresari, aluminio-galdaketan sortzen diren hondakinak tratatzeko, berreskuratzeko eta birziklatzeko. Hondakin horiek Bizkaiko Erandioko aluminio primarioa ekoizteko fabriketan eta aluminioa eraldatzeko zein akabatzeko instalazioetan sortzen dira.

Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren 2009ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez, Befesa Aluminio, SLk 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zen.

Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko ekainaren 3ko Ebazpenaren bidez, Befesa Aluminio, SL enpresari emandako ingurumen-baimen integratua (16-I-01-000000000045 baimen-zenbakia) aldatu eta eraginkor egin zen, aluminio-galdaketan sortzen diren hondakinak tratatzeko, berreskuratzeko eta birziklatzeko. Hondakin horiek Bizkaiko Erandioko aluminio primarioa ekoizteko fabriketan, aluminioa eraldatzeko eta akabatzeko instalazioetan eta aluminioa galdatzeko instalazio orokorretan sortzen dira.

Befesa Aluminio, SL enpresak ingurumen-zaintzarako programaren emaitzak aurkeztu ditu urtero, ingurumen-inpaktuaren adierazpenak eta jarduera garatzen duen lantegiaren ingurumen-baimen integratuak ezarritakoa betez.

Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko uztailaren 19ko Ebazpenaren bidez, Befesa Aluminio, SL enpresari emandako 16-I-01-000000000045 ingurumen-baimen integratua aldatzen da, aluminio-galdaketan sortzen diren hondakinak tratatzeko, berreskuratzeko eta birziklatzeko (Bizkaiko Erandioko aluminio primarioa ekoizteko fabriketan, aluminioa eraldatzeko eta akabatzeko instalazioetan sortzen direnak). Aldaketa horren ondorioz, batetik, aluminio-hariaren produkzioa behin betiko etengo da, eta bestetik, aluminio likidoaren hornidura-instalazio berria barnean hartu eta ardatz finkodun labe birakariaren tokian (2. zk.), antzeko edukiera duen labe baskulagarri bat ipiniko da.

Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko azaroaren 14ko Ebazpenaren bidez, Befesa Aluminio, SL enpresari emandako 16-I-01-000000000045 ingurumen-baimen integratua aldatzen da, aluminio-galdaketan sortzen diren hondakinak tratatzeko, berreskuratzeko eta birziklatzeko (hondakin horiek Bizkaiko Erandioko aluminio primarioa ekoizteko fabriketan, aluminioa eraldatzeko eta akabatzeko instalazioetan sortzen dira). Aldaketa horren ondorioz, 30 t-ko edukiera duen erreberberozko labe berria instalatuko da, aluminiozko lingoteak egiteko lingote-zinta berri bat ipiniko da, bai eta lingote-zintari lotutako hozte-dorre berri bat ere. Halaber, urteko produkzioa urteko 50.000 tonakoa izatetik 57.000 tonakoa izatera igaroko da, eta kudeatzeko onargarriak diren hondakinen artean LER10 10 03 kodedun hondakina sartuko da (labeko zepak).

2014ko ekainaren 6an, Befesa Aluminio, SL enpresak eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari Erandioko instalazioaren urteko produkzioa gehitzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozeduraren izapideak egiten hasteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko Legean (otsailaren 27ko 3/1998) eta ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren testu bateginari buruzko Legegintzako Errege Dekretuan (urtarrilaren 11ko 1/2008) xedatutakoaren arabera.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak eskatuta, Befesa Aluminio, SL enpresak informazio gehigarria aurkeztu zuen, egindako eskaera osatzeko.

2014ko uztailaren 9an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak zenbait erakunderi txostena egiteko eskatu zien, ingurumen-inpaktuari buruzko azterketaren zabaltasuna eta xehetasun-maila zehazteko. Zehazki, honako erakunde hauei eskatu zien txostena: Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila eta Kultura Sailari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, IHOBE Sozietateari (Eusko Jaurlaritzari atxikitakoa), Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eta Erandioko Udalari.

2014ko irailaren 24an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena egin zuen, ingurumen-inpaktuari buruzko azterketaren zabaltasuna eta xehetasun-maila zehazteko.

2014ko urriaren 24an, Befesa Aluminio, SL enpresak ingurumen-baimen integratua eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legean (uztailaren 1eko 16/2002) xedatutakoarekin bat etorriz, hondakinen kudeaketa-instalazioa handitzeko eta aluminioa ekoizteko, Erandioko udalerrian. Eskaerarekin batera honako dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen:

● Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Aurkeztutako dokumentazioaren askitasuna egiaztatu ondoren, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak 2015eko urtarrilaren 22an eman zuen ebazpenaren bidez, Befesa Aluminio, SL enpresak sustatutako proiektua eta ingurumen inpaktuari buruzko azterlana jendaurrean jarri ziren 30 laneguneko epean, egoki irizten ziren alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen hura, 2015eko otsailaren 3an. Halaber, formatu elektronikoan zegoen espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren esku jarri zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren web-orrian.

Jendaurrean jartzeko epea amaitu ostean, ingurumenari buruzko alegazio bat aurkeztu dela egiaztatzen da. Bertan, funtzionamenduari buruzko datu zehatzagoak eskatzen dira.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan xedatutakoa betez (industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen du Errege Dekretu hark), Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien 2015eko apirilaren 22an honako hauei: Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kultura Sailei, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, IHOBE Sozietateari (Eusko Jaurlaritzari atxikitakoa), Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eta Erandioko Udalari.

2015eko ekainaren 2an, Erandioko Udalak jakinarazi zuen Befesa Aluminio, SL enpresaren instalazioak indarrean dagoen hirigintza-plangintzarekin bateragarriak direla.

Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikuluan xedatuta dagoena aplikatzeko, 2015eko apirilaren 24an eta 2015eko abuztuaren 11n Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak Befesa Aluminio, SL enpresari jendaurrean jartzeko izapidearen emaitza igorri zion, eta inplikatutako administrazio publikoei eta interesdunei kontsulta egin zien.

2015eko abenduaren 23an, Befesa Aluminio, SL enpresak argibide gehigarriak aurkeztu zituen, inplikatutako administrazio publikoei eta interesdunei jendaurrean jartzeko eta entzuteko izapidean jasotako alegazio eta txostenak aztertu ondoren; hala, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eskatu zuen, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 39. artikuluak dioenarekin bat.

2016ko uztailaren 8an, Befesa Aluminio, SL enpresak informazio gehigarria txertatu zuen espedientean baimenaren xede diren jarduerei buruzko datuekin, hots, hondakinak kudeatzeko gaitasunari eta aluminioa ekoizteari buruzkoak.

2016ko irailaren 30ean, Befesa Aluminio, SL enpresak beste eskaera bat egin zuen, hasieran aurkeztutako zerrendan, kudeatzeko onargarriak ziren hondakinei buruzkoan, beste hondakin batzuk ere sartzeko.

2017ko urtarrilaren 23an, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak (industriako isurpenen erregelamendua onartzen eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duenak) 15.7. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Befesa Aluminio, SL enpresaren esku jarri zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa barne.

2017ko otsailaren 6an, Befesa Aluminio, SL enpresak igorritako idazki batean, merkataritza-sozietate horretara bidalitako ebazpen-proposamenaren zirriborroari buruzko alegazioak egin zituen, zirriborroan aurkitutako zenbait baieztapen okerren gainekoak, eta ingurumen-baimen integratuan aldaketa zehatz batzuk egiteko eskatu zuen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak xedatzen duena aplikatzeko, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozein garatzen duten instalazioak ustiatzeko.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak (industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen du Errege Dekretu horrek) 6. artikuluan xedatuarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak, zehazki, 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueraren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusi teknikoa dutenak.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, Befesa Aluminio, SL enpresaren instalazioetan aluminio-galdaketan sortzen diren hondakinak (hondakin horiek Bizkaiko Erandioko aluminio primarioa ekoizteko fabriketan, aluminioa eraldatzeko eta akabatzeko instalazioetan sortzen dira) tratatzeko, berreskuratzeko eta birziklatzeko proposatutako aldaketa, funtsezko aldaketa da.

11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, arauaren xedea araua aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Befesa Aluminio, SL enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakinak produzitu eta kudeatzeko baimena, kolektorera isurtzeko baimena, atmosferara isurketak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, atmosferaren kutsadurari eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkion baimenak eta lur azpiko urei dagozkienak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatuko da, nahitaezko txostenak igorriz.

Aipatu uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituzten administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua tokiko agintarientzat loteslea izango da baldin eta jarduerak egitea ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko, bai eta goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdi guztiei dagokienean ere. Aipatutako 28. artikuluan adierazten da aurrez xedatuak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruz aplikatu behar diren autonomia-erkidegoko arauei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea araututa dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean. Aipatutako aginduak aplikatuz, Befesa Aluminio, SL enpresari ingurumen-arloko baimen integratua emateko prozedurak kontuan hartu ditu otsailaren 27ko 3/1998 Legean (Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoan), horretarako ezarritako izapide guztiak. Horrenbestez, espedienteari erantsi zaizkio Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiak, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Erandioko Udalak egindako txostenak.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura bete behar dute, nahitaez, legearen 1. eranskinean jasota dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoan egin nahi diren plan eta proiektu publiko zein pribatuek. Prozedura hori ingurumen-inpaktuaren adierazpenarekin amaitzen da, eta adierazpen hori beharrezkoa da aipatutako proiektu horiek gauzatzeko edo baimentzeko administrazio-ebazpena eman ahal izateko. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa aplikatzekoa da baita ere proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskinean jasotako proiektuei. Era berean, 2013ko abenduaren 12an indarrean jarri ziren ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen agindu batzuk ere aplika daitezke.

Halaber, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, autonomia erkidegoek beharrezkoa dena xedatuko dute ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako jarduerak eta autonomi erkidegoko araudian ingurumen-inpaktua ebaluatzeko ezarritako beste figura batzuk ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran sartu ahal izateko, hala eska badaiteke eta autonomia erkidegoak horretarako eskumena badu.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legean eta hura garatzen duen araudian adierazitakoari jarraikiz, ingurumen-organoak neurriak hartu ditu ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumen-baimen integratuaren prozeduran txertatzeko. Alde horretatik, aipaturiko prozedura horren izapideetan, proiektuak ingurumenean izan ditzakeen eragin guztiak batera bildurik hartu dira kontuan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiaren ikuspegitik, eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako ingurumen-preskripzioen ikuspegitik zehaztearren proiektuaren bideragarritasuna zenbaterainokoa den. Bateratze hori ikus daiteke, halaber, ingurumen-baimen integratua emateko ebazpen-proposamenaren aurreko proiektuaren balioespen orokorrean. Proposamen honetan ere sartuta dago ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aipatutako prozesuaren emaitza. Horretarako, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten du lehenengo idatzi-zatian, aldeko irizpenarekin, eta aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela adierazten du, ingurumen-ondorioei soilik erreparatuta; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, eta baldintza horiek koherenteak dira uztailaren 1eko 16/2002 Legea aplikatuz proiektuari ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin.

Instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak finkatzeko, eta ingurumena oro har ahalik eta gehien babesteko ustiapenari ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenen erabilera eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Zehazki, 2001eko abenduko metalurgia ez-burdinazkoari buruzko Reference Document on Best Available Techniques in the Non Ferrous Metals Industries BREF dokumentuak hartu dira kontuan.

Igorpen- eta isurpen-fokuen UTM koordenatuak ED50 sistematik ETRS89 sistemara transformatu dira.

Befesa Aluminio, SL enpresak prozedura honetan eta jardueraren ingurumen-zaintzarako programaren esparruan aurkeztutako datuak kontuan izanik, badago nahikoa judizio-elementu jarduera zein baldintzatan garatu behar den jakiteko, jarduera handitzen denean ingurumena behar bezala eta modu eraginkorrean babesteko. Hortaz, jendaurreko erakustaldian aurkeztutako alegazioa ezetsi egin da.

Halaber, aluminio-aleazioa lortze aldera, aluminioa duten hondakinak tratatzeko Befesa Aluminio, SL enpresak gauzatzen duen prozesuan, ingurumen-zaintzarako programaren esparruan sustatzaileak aurkeztutako datuen bidez egiaztatu den metal-errendimendua % 70ekoa da, eta horrek instalazioari egotz dakizkiokeen hondakinen kudeaketa-gaitasuna egiaztatzen du, prozedura honetan eskatzen den aluminioaren produkzio-gaitasunaren arabera.

Azkenik, ondorioztatu da ez dela funtsezkoa Befesa Aluminio, SL enpresak ingurumen-baimen integratuari hondakin onargarri gehiago gehitzea; beraz, ez dute izapide gehigarririk egin behar, jadanik prozedura honen esparruan egindakoez gain.

Orain arte azaldutakoari jarraikiz, espedienteko txostenak aztertu eta proiektuaren osotasunaren ingurumen-ebaluazioa egin ondoren, ebazpen-proposamena sinatu zen. Bertan Befesa Aluminio, SL enpresak sustatutako hedapen-proiektuak bete beharreko baldintzak jasotzen ziren.

Arestian aipatutako izapideak amaitu ondoren, Industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duen eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen 815/2013 Errege Dekretuko 15.7 artikuluan xedatzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Entzunaldi-izapide horretan bildutako ohar eta alegazioak aztertu ondoren, zentzuzkotzat hartu dira ezohiko egoeretan onar daitezkeen hondakinei buruzko eta sareko uren urteko gehienezko kontsumo-kantitateari buruzko proposamenak.

Honako hauek ikusi dira: 2017ko urtarrilaren 23ko Ebazpena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailarena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa; uztailaren 1eko 16/2002 Legea, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; abenduaren 9ko 21/2013 Legea, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; azaroaren 26ko 24/2016 Dekretua, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko sailak sortzekoa, ezabatzekoa eta aldatzekoa eta horien funtzioak eta jarduketa-arloak zehaztekoa; apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena eta aplikatzekoak diren gainontzeko arauak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumen-inpaktuari buruzko aldeko adierazpena egitea Befesa Aluminio, SL enpresak sustatutako aluminio-galdaketan sortzen diren hondakinak (hondakin horiek Bizkaiko Erandioko aluminio primarioa ekoizteko fabriketan, aluminioa eraldatzeko eta akabatzeko instalazioetan sortzen dira) tratatzeko, berreskuratzeko eta birziklatzeko jarduera handitzeko; betiere ebazpen honen hirugarren atalean ezartzen diren baldintzak betez.

Jarduera sartuta dago Proiektuek Ingurumenaren gainean duten Eragina Ebaluatzeko Legearen Testu Bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskinean: 4.a taldea: siderurgia integraleko taldeak. Mineral, kontzentratu edo lehengai sekundarioekin prozedura metalurgiko, kimiko edo elektrolitikoen bidez metal ez-ferroso gordinak ekoizteko instalazioak eta Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen IB eranskinean.

Bigarrena.– Helbide soziala Erandioko (Bizkaia) udal-mugarteko Lutxana-Asua errepideko 13. zenbakian duen eta IFK: B-48934038 zenbakia duen Befesa Aluminio, SL enpresari emandako ingurumen-baimen integratua aldatu eta ordezkatzea, aluminio primarioa ekoizteko fabriketan, aluminioa eraldatzeko eta akabatzeko instalazioetan eta, oro har aluminio-galdaketan sortzen diren hondakinak tratatzeko, berreskuratzeko eta birziklatzeko Erandioko (Bizkaia) instalazioetan, Ebazpen honen hirugarren atalean ezarritako baldintzetan.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasota dago. Hain zuzen ere, 2.5.a, «Mineral, kontzentratu edo lehengai sekundarioekin prozedura metalurgiko, kimiko edo elektrolitikoen bidez metal ez-ferroso gordinak ekoizteko instalazioak».

Instalazioa Erandion (Bizkaia) dago eta 36.500 m2 ditu Lutxana Asuarekin batzen duen errepidearen alde bietan (hemendik aurrera Asuarantz doan errepidearen ezkerraldean dauden instalazioak «Remetal» izena emango zaie eta «Arenaza» eskuinaldean dauden instalazioei. 31.025 m2-ko azalera estalia du; bulegoen eraikina, pabiloi industriala eta lehengaien biltegia eta amaitutako produktuak daude bertan. Dena urbanizatuta dago.

Befesa Aluminio, SL enpresak aluminio primarioa ekoizteko fabriketan, aluminioa eraldatzeko eta akabatzeko instalazioetan eta, oro har, aluminio-galdaketan sortzen diren hondakinak tratatzen, berreskuratzen eta birziklatzen ditu. Edozein zehaztapenetako aluminio-aleazioak ekoizten dira, ibilgailuaren, etxetresna elektrikoen eta eraikuntzaren sektoreetarako pieza injektatuak moldekatzeko. Bere azken produktuak aurkezteko formatuak hauek dira: aluminiozko eta horren aleazioen 10 kg-ko moldekatzeko lingoteak, birgaldatzeko 1.000 kg-ko lingoteak eta aluminio likidoa.

Erandioko instalazioetako urteko produkzioa gehitzeko proiektua honetan datza: batetik, urtean 108.000 tona hondakin arte gehitzea hondakinak kudeatzeko urteko gaitasuna (108.000 tona horietatik, urteko 2.800 tona inguru instalazioan sortutako hondakin autokudeatuak dira), eta, bestetik, aluminio-aleazioen urteko produkzioa 75.000 tonatara gehitzea urtean. Hondakinak kudeatzeko aipatutako gaitasuna Bafesa Aluminio SL enpresak eskatutako aluminio-produkzioaren kantitateari ezarritako eraldaketa-prozesuan adierazten den % 70 inguruko metal-errendimenduak mugatzen du. Gehikuntza-proiekturako ez dira dauden ekipoak aldatu behar; urteko produkzioa instalazioak irekita dauden egunak gehituta eta konpainiaren urteko lanegunak gehituta lortzen da.

Ondoren, instalazioko produkzio-prozesua deskribatuko dugu:

1. prozesua: Lehengai eta gai osagarrien harrera eta biltegiratzea.

Produkzio-prozesuan erabiliko diren lehengaiak (aluminio primarioa ekoizteko fabriketan, aluminioa eraldatzeko eta akabatzeko instalazioetan eta, aluminio-galdaketan sortzen diren hondakinak) eta gai osagarriak kamioietan jasotzen dira. Estalita biltegiratuko dira denak.

Lehengaiak iristen direnean, pisatu egin behar dira. Lote berria besteekin nahastu gabe biltegiratu behar da aurre-kontrol batean bere ezaugarri teknikoak zehaztu arte. Kontrol horren bidez jakingo da konposizio kimikoa aleazio-elementuetan, eta lehengai horiek duten metal-errendimendua. Horretarako, Bafesa Aluminio, SL enpresak laborategiko hiru labe ditu, arrago erakoak eta 50 kg-ko edukierakoak, gas natural bidez berotuak, eta sistema informatikodun analisi kimikorako espektometroa «Remetal» instalazioetan. Labeetan sortutako isurpenak 4. fokuak bildu eta igorriko ditu.

2. prozesua: Labea kargatzea.

Sistema informatikoaren bidez, labe birakariaren karga bat prestatzeko egin behar den material-nahasketa kalkulatzen da, kontuan hartuta egin nahi den aleazioa, ekoizpen-programaren arabera. Prestaketa horretarako, hainbat material pisatzen dira, hala nola muxarrakinak, kableak, karterrak, ontziak, latak, xukatze-xaflak, txirbilak, aparrak, eta, oro har, aluminioaren sektoreko txatar eta hondakin mota guztiak. Kargaz gain, urgarri-proportzio pixka bat gehitu behar da (sodio kloruro eta potasio kloruroaren nahasketak).

3. prozesua: Galdaketa labe birakarietan.

Galdaketa gas natural bidezko bi labe birakaritan egiten da («Remetal» fabrikako labe birakari finkoa, 55 tonako guztizko edukiera duena eta «Arenaza» fabrikako labe birakari baskulagarria, 20 tonako edukiera duena). Karga bi aldiz egiten da normalean. Lehenengoan, materiala sartzen da labea bete arte eta, aldez aurreko beroketaren ostean, gainerako materialak eta urgarria sartzen dira. Errekuntza-gasak 1. eta 5. fokutik isuriko dira. Labeetan sortutako isurpenak mahukadun iragazkitik pasatzen dira eta gas azidoen neutralizazio-tratamendua egiten da; labe birakari finkoaren kasuan, lehenago hozte-sistema batetik pasatzen da.

Labea bi zatitan husten da: lehenengo metala ateratzen da eta erreberberozko labeetara eramaten da, eta, ondoren, gatz urtua edo gatz-zepa ateratzen da eta kudeatzaile baimendu bati bidaliko zaio.

4. prozesua: Aleazioa egitea.

Labe birakarietako aluminio likidoa erreberbero-motako mantentze-labe batera eramaten da eta bertan aleatu edo bere konposaketa behin betiko doitzen da. Instalazioak erreberberozko bost labe ditu, hiru «Remetal» fabrikan daude (55 eta 45 eta 40 tonako edukiera dute, eta bik karga-putzua dute), eta bi labe «Arenaza» fabrikan daude (30 eta 25 tonako edukiera duten labeak). «Arenaza» fabrikako erreberberozko labeak kargatzean sortzen diren isurpenak 2. fokuak biltzen ditu. Labeen barnean aluminioaren oxidazio-prozesuaren ondorioz sortzen diren aluminio-zepak labe birakarietan autokudeatuko dira.

Aleatu behar den materialaren laginak hartzen dira, eta moldatutako probetak aztertu ondoren, aleatutako elementuak gehitzen dira. Produkzio-fase honetan ondoz ondoko analisi kimikoak eta adizioak egiten dira (analisia - adizioa – analisia) aleazioak konposaketa behin betiko doitzen duen arte.. Azkenik, metalari zepa kentzen zaio, tenperatura doitzen da, eta metala galdatzen da, eta horrela prest dago hurrengo aleazio-ziklorako.

Labeak gas naturalaren errekuntzaren ondorioz berotzen dira, eta sortzen diren errekuntza-gasak 3. fokuak igortzen ditu «Remetal» fabrikan, eta 5. fokuak «Arenaza» 2 fabrikan.

5. prozesua: Galdaketa.

Erreberberozko labeak eta likido- eta lingote-instalazioak erreten batzuen bidez daude lotuta Lantegiak metal likidoa galdatzeko lau instalazio ditu.

● Aluminio likidoaren bi instalazio ditu (bat «Remetal» fabrikan eta bestea «Arenaza» fabrikan) horiekin betetzen dira koilarak ondoren metal likidoa bezeroei emateko.

● Bi lingote-lerro (bat «Remetal» fabrikan eta bestea «Arenaza» fabrikan). Bertan, lingoteak prestatzen dira eta batetik, hozteko sistema du ur-ihinztadura erabilita, eta, bestetik, pilak metatu, pisatu eta zumitzak egiteko sistema automatikoa. Hozte-prozesuan zehar erabiltzen diren urak hozte-sistemaren bidez birbideratzen dira eta horiek ere paraleloko iragazte-sistema dute. Iragazte-sistemen garbiketa-purgan erabiltzen diren urak udal-kolektorera isurtzen dira.

6. prozesua: Biltegiratzea eta kanpora bidaltzea.

Kanpora bidali aurretik, parametro hauek egiaztatu behar dira: pisua, tenperatura eta analisi kimikoa likidoan, eta analisi kimikoa eta egitura metalografikoa lingotean. Parametro horiek horniketa bakoitzari dagozkion ziurtagiriak betetzeko balioko dute. Lingoteen kasuan, materiala biltegiratu egiten da bezeroari bidali arte.

Bezeroari kamioietan bidatzen zaio materiala, bai aluminio likidoa, bai lingote-palletak.

7. prozesua: Aluminio-zepen eta mahuka-iragazki erabilien autokudeaketa.

Erreberbero erako labeen barnean aluminioaren oxidazio-prozesuaren ondoren sortzen diren aluminio-zepak (EHZ100315), zein arazketa-sistemako iragazkien mahuka aldatzean sortzen diren mahuka-iragazki erabiliak (EHZ 150202) labe birakarian sartuko dira berriz.

Befesa Aluminio, SLk honako baliabide energetiko hauek erabiliko ditu bere zentroan:

– Energia elektrikoa: urteko kontsumo zenbatetsia, 5.116,1 Mwh/urte. Energia hori honetan erabili da: lingoteak egiteko lerroak; xurgatzeko eta iragazteko sistemak; eta bulegoak, argiztapena.

– Gas naturala: urteko kontsumo zenbatetsia, 92.933,2 Mwh/urte. Honela erabili da: labe birakarien eta erreberberozko labeen galdaketa-prozesuak.

– Oxigenoa: urteko kontsumo zenbatetsia, 12.376,19 tona/urte. Honela erabili da: labe birakarien eta erreberberozko labeen galdaketa-prozesuetako erregaia eta labe horietan egin diren mantentze-lanak.

– Gasolioa: urteko kontsumo zenbatetsia, 137.413 litro/urte; kargatzeko palak eta orga mugikorrak barruko garraioa egiteko erabilitakoak.

Ur-kontsumo udalaren horniketa-sare orokorretik hartuko da, eta urtean 31.000 m3 kontsumituko dira gutxi gorabehera saretik. Ura honetarako erabiliko da: prozesu industrialean, hozte-lerroetan, zein bulego, laborategi, tailer eta aldageletako instalazioetan. Lingoteen hozte-prozesuetan zehar erabiltzen diren urak birzirkulatu egiten dira.

Hondakin-urei dagokienez, fluxu hauek sortuko dira: iragazki-sistemak garbitzeko purga-urak ur sanitarioak eta jariatze-urak. Jario horiek Bilbao Bizkaia Partzuergoko saneamendu-sistema integralera isuriko dira olio-bereizletik eta partikula solidoak uzten diren jariatze-uren depositutik igaro ostean. Isuri-gune bakarra aurreikusten da eta 8.705 m3-ko isuria zenbatesten da urtean.

Instalazioak atmosferara igortzeko bost foku ditu. Bi labe birakarienak: labe birakari finkoa (gasen hozketaz, mahuka iragazkiez eta sodio bikarbonatoa gehituta gas azidoen neutralizazioaz osatuta dauden tratamendu-sistemak dituzte) eta labe birakari baskulagarria (mahuka-iragazkiez eta karearen bidezko neutralizazioaz osatutako tratamendu-sistemak ditu), foku bat erreberberozko labeen karga-putzuen gunean (mahuka-iragazkiak ditu), errerberberozko labeen errekuntza-fokua eta laborategiko labe bien fokua.

Halaber, isurpen difusoak sortu ahalko dira, batez ere CO2, zaliak eta erretenak aurrez berotzeko sistemako gas naturaleko erregailuetan, eta kargatzeko palen igarotze-gunetan, batetik, eta partikulen isurpen difusoak txatarra, aluminio-zepa eta gatz-zepa biltegiratzean eta manipulatzean, bestetik.

Honako hauek dira hondakin arriskutsuak sortzen dituzten prozesuak: labeen galdaketa, atmosferara igorritako isurpenak, zepagabetzea, baita zerbitzu orokorrak ere, orokorrean gatz-zepak, mahuka-iragazkietan sortutako hautsak eta aluminio-zepak sortzen baitituzte.

Ekoizte-prozesuek aplikatzekoak diren Europako metalurgia ez berdinazkoaren BREF agirietan (Reference Document on Best Available Techniques in the Non Ferrous Metals Industry) jasotako teknika erabilgarri egokienak dituzte: biltegiratze-sistemei, labe-motei, gasak hartu eta arazteko sistema nagusiei buruzkoetan. Hala, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruz indarrean den araudian ingurumena orokorrean babesteko helburuak beteko dira. Besteak beste, teknika erabilgarri onenak direla pentsa daitekeen neurri hauek biltzen ditu:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Befesa Aluminio, SL enpresak Erandion sustatutako ebazpen honen xede den jarduera ustiatzeko baldintza eta betekizun hauek ezartzea:

A) Urteko produkzioa gehitzeko proiektua gauzatzen hasteko epea:

Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.8 artikuluak aipatzen duen epeari jarraituz, bi urtekoa izango da proiektua gauzatzen hasteko epea, ebazpen hau jakinarazten denetik zenbatzen hasita. Eragin horietarako, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, gutxienez hilabete lehenago, proiektuko lanak noiz hasiko diren.

B) Erantzukizun zibileko asegurua.

Befesa Aluminio, SL enpresak erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko du milioi bat eta berrehun mila (1.200.000) euroko zenbatekoaz, ondorengoak estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta hondakinen kudeaketa-lanen ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumo-prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.

Zenbateko horrek lehen aipatutako Ingurumen sailburuordearen 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenean agertzen den kontzeptu bereko zerga guztiz ordezkatuko du.

C) Fidantza.

Befesa Aluminio, SL enpresak berrehun mila euroko (200.000 €) fidantza eratu beharko du, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 20. artikuluaren 4.b) letran xedatutakoari jarraikiz. Fidantza horren zenbatekoa hondakinak tratatzeko eta biltegiratzeko ahalmen maximoen arabera zehazten da: 108.000 t/urte eta 1.800 t hurrenez hurren.

Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota eta ingurumen-organoak eskatuta.

Zenbateko horrek lehen aipatutako Ingurumen sailburuordearen 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenean agertzen den kontzeptu bereko zerga guztiz ordezkatuko du.

D) Administrazioarekiko harremanen erantzule.

Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari emandako datuetan aldaketarik balego, Befesa Aluminio, SL enpresak aldaketa horien berri emango du.

E) Neurri babesle eta zuzentzaileak.

Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean den araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

E.1.– Befesa Aluminio, S.L. enpresak kudeatu beharreko hondakinak jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

Befesa Aluminio, SLk atal honetan zerrendatutako hondakinak tratatzeko onartu ahalko ditu.

Befesa Aluminio, SL enpresaren Erandioko instalazioetan hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak balorizatzeko egiten den jarduera aluminioa biltegiratu eta berreskuratzean datza (R4 eta R13 kudeaketa-lanak). Hondakinen tratamendua hondakin horiek 55 eta 20 tonako edukiera nominala duen labe birakari batean galdatzean datza.

Hondakinen tratamendurako gehieneko edukiera urtean 108.000 tona da.

Ebazpen honetan adierazi gabeko hondakinak ezin izango dira onartu. Nolanahi ere, kudea daitezkeen hondakinen eremua zabaltzeko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, ebazpen honetako I. atalean ezartzen den aldaketa-erregimena betez.

E.1.1.– Hondakin onargarriak.

a) Befesa Aluminio, SL enpresaren instalazioetan ondoren identifikatutako hondakinak onartuko dira, betiere organo honek, atal honetan adierazitakoari jarraikiz, balioetsitako tratamendu-kontratuan ezarritako onartzeko eta hartzeko irizpideak betetzen baditu.

b) Baldin eta lantegian tratatzea aurreikusten bada, idatzi-zati honetan zehaztutako hondakin onargarrien zerrendan jasotako hondakin-mota berri bakoitzaren hasierako karakterizazioa egingo du Befesa Aluminio, SL enpresak, tratatu daitekeen egiaztatzeko. Karakterizazio hori hondakinaren izaeraren eta jatorriaren arabera egingo da, eta kontuan hartuko dira ingurumen-arrazoiengatik edo bestelako arrazoiengatik tratamendua mugatzen duten parametroak.

c) Hondakin zehatz bat onartzeko aukera egiaztatu ostean, Befesa Aluminio, SL enpresak hondakinak tratatzeko kontratua bidaliko dio hondakinaren titularrari, hondakinak onartuak izango direla eta behar bezala kudeatuko direla bermatzeko. Horrez gain, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak edo baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, hondakin-partida bakoitza hartu aurretik analizatu beharreko parametroak. Halaber, hondakinen zehaztapenak, hondakinak lekuz aldatzeko baldintzak eta gorabeherak daudenean aldeek izango dituzten betebeharrak jasoko dira kontratuan.

Instalazioko langileak karakterizazioaren emaitzekin batera egindako tratamendu-kontratua bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, agiri hori balioetsi dezan.

Ingurumen-organoak balioesteko tratamendu-kontratu bat aurkeztu eta hamar egunera, ingurumen-organoak ez badu espresuki ezer adierazi, Befesa Aluminio, SL enpresak onespenarekin eta proposatutako hondakinaren kudeaketa-prozesuarekin jarraitu ahal izango du.

d) Halaber, hirugarren herrialdeetatik datozen hondakinetarako, hondakinen lekualdatzeari buruzko ekainaren 14ko 1013/2006 EE Erregelamendua betetzen dela egiaztatu beharko da. Erregelamendu horrek Europako estatu kideen barruko lekualdatzeak eta Europako Batasunak hirugarren herrialdeetara egiten dituen esportazioak arautzen ditu.

Hondakinak onartu eta hartzeko aukera egiaztatzeko, Befesa Aluminio, SL enpresak horiek onartzeko parametroak egiaztatzeko behar diren giza baliabide eta bitarteko teknikoak izango ditu une oro. Onarpena baldintzatzen duten parametroen zehazpena beti eta partida guztietan egin beharko da homologatutako metodo baten bitartez eta laborategiko buru baten ikuskaritzarekin. Laborategiko burua zentroko langilea izango da eta goi titulu espezializatua eduki beharko du.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Halaber, ekoizpen-prozesuan sortutako 2.800 tona hondakinen autokudeaketa egingo da urtean:

(Ikus .PDF)

E.1.2.– Hondakinen sarrera-kontrola.

a) Instalazioak funtzionatzen duen bitartean, bertan tratatuak izateko iristen diren hondakinen kontrola eraman beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko. Kontrol horretan egiaztatu beharko da hondakinak jasotzeko prozedura, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztutakoa, betetzen dela eta Ingurumen Sailburuordetzak balioetsiko du.

Hondakina jaso aurretik, onarpen-prozeduran adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da, eta, hala badagokio, jasotze hori formalizatuko da. Horretarako, hondakina identifikatzeko agirian, edo horren baliokidea den agiri ofizialean, kudeatzaileari dagokion atala bete beharko da.

b) Hondakin-partida bat baztertu egiten bada, ez dituelako betetzen onartzeko parametro mugatzaileak, berehala jakinarazi beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Horrekin batera, hondakinaren izaera –EHZ kodea– jatorria, kantitatea, enpresa garraiatzailea, bazterketaren arrazoia, baztertutako hondakinaren helmuga eta bestelako gorabeherei buruzko datuak eman beharko dira.

c) Atal honetako a) idatzi-zatian adierazitako kontrolen osagarri gisa, 20 tona gainditzen dituen hondakin-mota arriskutsu bakoitzaren karakterizazioa egingo da urtero, ekoizle bakoitzeko –jatorri desberdin bakoitzeko karakterizazio bat–, lantegian kudeatzen diren hondakinen artean. Karakterizazio hori kanpoko laborategiren batean egin beharko da. Informazio hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da urtero.

d) Befesa Aluminio, SL enpresak hondakin arriskutsuak haiek Erandion dauzkaten instalazioetara eramateko erabiliko den garraioa horrelako salgaien garraiorako indarrean dagoen legeriak exijitzen dituen baldintzen arabera gauzatzen dela egiaztatu beharko du, eta horren inguruan jazoeraren bat antzematen bada, berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, egokitzat jotzen diren neurri guztiak har ditzan.

e) Beste autonomia-erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

E.1.3.– Zamalanak.

a) Gai arriskutsuak manipulatzeko eskatutako segurtasun-baldintzak betez egingo dira zamalanak hondakin arriskutsuak tratatzeko plantan.

b) Plantan hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko isuririk edo isuri lausorik ez egoteko, edo, bestela, isuri horiek ahalik eta txikienak izan daitezen. Alde horretatik, ekipamenduen estankotasuna funtsezkoa da.

E.1.4.– Jasotako hondakinak biltegiratzea.

a) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

b) Hondakin horiek 2 urtez gorde ahal izango dira gehienez.

c) Instalazioan onartutako hondakinen biltegiratzea euria sartzea eta haizeak arrastatzea saihesteko moduan egin beharko da.

d) Prozesuan sortutako zepak biltegiratzeko parkea egitura estali baten azpian prestatuko da.

e) Hautsezko hondakinak eta soltean hartutakoak siloetan eta nabearen barruan biltegiratuko dira, tratatu arte.

f) Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko ontzi edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakarten hondakinetarako.

g) Hondakinak, biltegiratuta dauden lekutik labeetara, estalita garraiatu beharko dira, haizeak ez eramateko.

h) Ontziek etiketatuta egon beharko dute. Etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du eta etiketan gutxienez ontziek dauzkaten hondakinen identifikazio kodea, ontziratze-eguna eta hondakin horiek dakartzaten arrisku motak adierazi beharko dira.

i) Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, jazoera hori berehala jakinarazi beharko zaie bai Ingurumen Sailburuordetzari bai Erandioko Udalari.

j) Instalazioaren etenaldi teknikoaren egoera berezietan, edo instalazioaren ezohiko funtzionamenduaren edo stocken kudeaketa egokiaren ondoriozko bestelako egoeretan Befesa Aluminio BILBAO S.L enpresak E.1.1 atalean adierazitako hondakinen behin-behineko biltegiratze-instalazio gisa jardun ahal izango du, hondakinen beste kudeatzaile baimendu batera eramateko, hondakinak balorizatu ditzaten (R13 kudeaketa-eragiketa).

E.1.5.– Artxibo kronologikoa.

a) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Befesa Aluminio, SL enpresak artxibategi fisiko edo telematiko bat izan beharko du, esku hartutako jarduera guztiak ordena kronologikoan jasotzen dituena. Artxibategi horretan, honako datu hauek jasoko dira:

1.– Lantegian onartutako hondakinei dagokienean, tratamendu-kontratuak eta identifikazio-dokumentuak, edo horien dokumentu ofizial baliokidea.

2.– Lantegian kudeatutako hondakinei dagokienez, hondakinen kantitatea, izaera, osaketa eta identifikazio-kodea; hondakinaren jatorria eta zein prozesutik datorren; enpresa sortzailea eta enpresa garraiatzailea; hondakin-partida bakoitzaren onarpen- eta harrera-eguna eta identifikazio-dokumentuaren (edo dokumentu ofizial baliokidearen) erreferentzia-zenbakia; hartutako hondakinak lantegian izango duten kokapena; biltegiratze-aldia eta datak; norako den eta izango dituen tratamendu-jarduerak, egunak, kontrol-parametroak eta prozesuari buruzko datuak. Halaber, onartu ez diren partidei buruzko datuak ere jasoko dira artxibategian –jatorria,izaera, kantitatea, enpresa garraiolaria, ez onartzeko arrazoiak eta norako alternatiboa–.

3.– Ebazpen honen Hirugarren.E.1.2 idatzi-zatiko kontrolen emaitzak, bai eta Befesa Aluminio, SL enpresak egin ditzakeen egiaztatze-kontrolen emaitzak ere.

4.– Lantegian sortutako hondakinei buruzko datuak: kantitatea, izaera, jatorria, norakoa eta tratatzeko metodoa.

Informazioa artxibatuta egongo da hiru urtez, gutxienez.

b) Egindako kudeaketa-jarduera guztiak jasotzen dituen txosten bat aurkeztu beharko du hilero Befesa Aluminio, SL enpresak Ingurumen Sailburuordetzan. Txosten hori, hain zuzen, idatzi-zati honetan adierazitako artxibategiaren laburpen bat izango da.

c) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan xedatutakoaren arabera, Befesa Aluminio, SL enpresak artxibategi kronologikoan jasotako informazioa laburbiltzen duen memoria bat –azken ekitaldiari dagokiona–bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara. Laburpen-memoriak ekitaldi bakoitzaren amaieran behin behinean biltegiratutako hondakinen eta hondakin-kopuruen zerrenda ere jasoko du, lantokian tratatzeko onartuta baina oraindik tratatzeke dauden hondakinena bai eta sortutako hondakinena ere. Memoria hori martxoaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da urtero.

d) Aurreko idatzi-zatietan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistemako erakundeentzako bertsioa erabilita.

E.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

E.2.1.– Baldintza orokorrak.

Prozesuan zehar atmosferara egiten den kutsatzaile-isuri bakoitza bildu egin beharko da, eta hodi egokien bidez kanporatu, aldez aurretik –hala badagokio– isuri horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igarota. Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurtzerik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperaturaren eta konposizioaren arabera sortzen diren aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko. Era berean, instalazio horiek martxan ez dauden edo erabilgarri ez dauden aldien iraupena ahalik eta gehien murriztuko da.

E.2.2.– Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogazioa.

Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen du eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen. Lantegian, dekretu horretan xedatutakoaren arabera katalogatutako jarduera hauek burutzen dira:

(Ikus .PDF)

E.2.3. Fokuak identifikatzea.

Befesa Aluminio, SL enpresaren instalazioak honako foku hauek ditu:

(Ikus .PDF)

Halaber, plantak isuri lausoak sortuko ditu lehengaiak deskargatzeko eragiketetan eta lehengaiak labeetan kargatzeko eragiketetan.

E.2.4.– Isurietarako muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren isurtzeetan, ez dira gaindituko isurtzeen muga-balio hauek:

(Ikus .PDF)

Isurketen mugako balioak baldintza hauei dagozkie: 273 K-ko tenperatura eta 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Isurpenen muga-balioak betetzea atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera ebaluatuko da. Atzematen bada isurketen muga-balioren bat ez dela bete, beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira atzerapenik gabe, eta, berehala, egoera horren berri –erreparatutako isurpen-balioak, gertaeraren edo gertaeren iraupena eta hartutako neurriak– eman beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.

E.2.5.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako hondar-gasak husteko tximiniak ez dira egongo Hirugarren E.2.3 atalean ezarritako kotatik behera. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan xedatua bete beharko dute. Agindu horretan, jarraibide teknikoak eman ziren dekretu hau garatzeko: 278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena.

b) Txatarra, aluminio-zepa eta gatz-zepa biltegiratzean eta manipulatzean isurtzen diren partikula difusoak gutxitzeko asmoz, jarduera horiek nabearen barruan egingo dira. Gainera, garbiketa-jarduerak gauzatuko dira egunero eta astero instalazioetan. Era berean, jardunbide egokien sistema bat jarriko da, kanpoko ateak itxita edukitzea eta eremuen arteko isolamendu ona izatea ziurtatuko duena, bai eta isurpen lausoak gutxituko dituzten beste jardunbide batzuk ere.

E.3.– Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.

E.3.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: aluminioaren eta aleazioen metalurgia.

Mota-taldea-EJSN: 27530.

(Ikus .PDF)

E.3.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak

1. isuria:

(Ikus .PDF)

E.3.3.– Isurietarako muga-balioak.

Ondorengo zerrendan ageri dira isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako muga-balioekin:

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketako muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatu arauak eta kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

E.3.4.– Arazketa- eta ebakuazio-instalazioak.

Hondakin-uren arazketa-instalazioek edo neurri zuzentzaileek batetik, ponpaketa-putzu bi dituzte, eta putzu bakoitzak bi gorputz ditu, olioak eta koipeak banantzeko; eta bestetik, 100m3-ko edukiera duen solidoen sedimentatzeko jariatze-uren depositua ere badago.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Befesa Aluminio, SL enpresak beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isurketak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, Administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, industria-ur baimenduaren isurketak kontrolatzeko kutxatila bat jarriko da; kutxatila horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. kutxatilak kokatuko dira ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan, hala badagokio.

E.4.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

E.4.1.– Hondakin guztientzako baldintza orokorrak.

a) Instalazioetan sortutako hondakin guztiak hondakinei eta kutsatutako lurzoruei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

b) Espresuki debekatuta dago sortzen diren hondakin mota ezberdinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorrian bertan bereiziko dira, eta hondakinak biltzeko eta biltegiratzeko bitarteko egokiak jarriko dira, nahasketarik ez gertatzeko.

c) Hondakin-kudeaketaren hierarkia-printzipioei jarraituz, aurrea hartzea sustatu behar da hondakinen sorreran, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkeran kudeatu daitezela, hau da: aurrea hartzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balorizatzeko beste modu batzuk, balorizazio energetikoa barne hartuta. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea horiek balorizatzea, teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela.

d) Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin horiek tratatzeko instalazio baimenduak baldin badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz.

e) Hondakinen azken destinoa zabortegi baimenduan deuseztatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek karakterizatuko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, ezinbesteko baldintza izango da kudeatzaile baimendu horrek egindako tratamendu-kontratua edukitzea, non hondakina onartzeko baldintzak zehaztuko diren, hala nola hondakinen zehaztapenak, garraiorako baldintzak eta, aparteko gorabeherak daudenean, aldeei dagozkien betebeharrak; gainera, tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak eta dagokion administrazio-baimenera egokitzen dela egiaztatu beharko dira. Kontratu hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua Ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakinak lekualdatu aurretik, eta, hala egokituz gero, lekualdatze horren aurretiko jakinarazpena egin ondoren, Estatuko lurraldean zeharreko hondakin-garraioa arautzen duen martxoaren 13ko 180/2015 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutako identifikazio-agiria bete beharko da, eta garraiolariari eman, kargarekin batera eraman dezan joan behar duen lekuraino. Betebehar horretatik salbuetsita daude Euskal Autonomia Erkidegoko edozein lekutan kudeatzera eramaten diren hondakin ez-arriskutsuak. Salbuespen hori ez da aplikatuko baimendutako hondakindegian gordailutu beharreko hondakin ez-arriskutsuekin, berorien kasuan identifikazio-dokumentu egokia bete beharko baita, aipatu otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera.

h) Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta matxoaren 13ko 180/2015 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

i) Hondakinak Europar Batasuneko beste estatu-kide batzuetara edo hirugarren herrialdeetara eraman behar badira, hondakinak garraiatzeari buruz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 14ko 1013/2006 (EE) Erregelamenduan xedatutakoa bete beharko da.

j) Befesa Aluminio, SL enpresak artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-dokumentuak.

k) Hondakinen tratamendu-kontratuak eta identifikazio-dokumentuak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistemako erakundeentzako bertsioa erabilita.

l) Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak eta ebazpen honetan jasotakoak orientagarriak dira soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sorreraren arteko erlazioa kontuan hartuta. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Hori guztia ebazpen honetako hirugarren I atalean aipatzen den aldaketa-erregimenari kalterik egin gabe. baldintzak jarraituz.

m) Hondakinak biltzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira balizko isurietan gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

n) Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, jazoera hori berehala jakinarazi beharko zaie bai Ingurumen Sailburuordetzari bai Erandioko Udalari.

● Fitxategi fisiko edo telematiko bat edukiko da. Bertan honako hauek jasoko dira kronologikoki: hondakin guztien kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua.

E.4.2.– Hondakin arriskutsuak.

a) Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

3. prozesua: Galdaketa labe birakarietan

1. hondakina: Gatz-zepak

Identifikazioa: B48934038/4800004508 /3/1

Helmugako eragiketaren kodea: R4

Osagai arriskutsuak: C24/31

Arrisku-ezaugarriak: H12

EHZ: 100308

Urtean sortutako kantitatea: 50.875 t

Metala labe birakarietan urgarri bidez galdatzeko prozesuan sortzen da hondakina, galdaketa-lanetan gatz arrunta erabiltzerakoan.

Estalpean biltegiratzen da, soltean, behin betiko kudeatzaile baimendu batera eraman arte, berreskuratu eta produkzio-prozesu berrietan erabiltzeko.

2. hondakina: Mauka-iragazkietatik datozen hautsak

Identifikazioa: B48934038/4800004508 /3/2

Helmugako eragiketaren kodea: R4

Osagai arriskutsuak: C18/24

Arrisku-ezaugarriak: H12

EHZ: 100323

Urtean sortutako kantitatea: 1.209 t

Errekuntza-gasean tratamenduan sortzen dira hondakin hauek, galdaketa-prozesuko arazketa-sistemen bidez. Estalpean biltegiratzen dira big-bagetan, kudeatzaile baimendu bati igorri arte.

7. prozesua: Sortutako hondakinen autokudeaketa.

1. hondakina: Mahuka-iragazki erabiliak

Identifikazioa: B48934038/4800004508 /7/1

Helmugako eragiketaren kodea: R4

Osagai arriskutsuak: C18/24

Arrisku-ezaugarriak: H12

EHZ: 150202

Urtean sortutako kantitatea: 518 Kg

Gasak arazteko sistemako iragazkien maukak aldatzean sortzen da; aluminiozko partikula metalikoak dituzten maukak dira.

Maukak aldatzen direnean, edukiontzietan jasotzen dira, eta autokudeatzeko, labean sartzen dira.

2. hondakina: Aluminio-zepak

Identifikazioa: B48934038/4800004508 /7/2

Helmugako eragiketaren kodea: R4

Osagai arriskutsuak: C18/24

Arrisku-ezaugarriak: H12

EHZ: 100315

Urtean sortutako kantitatea: 2.737 t

Aluminioaren oxidazio-prozesuaren ondorioz sortzen dira erreberbero erako labeen barnean.

Aluminio-eduki handia duen hondakina da eta prozesuan erabat birzirkulatutako printzipioa da.

8. prozesua: Zerbitzu orokorrak.

1. hondakina: Erabilitako olioa

Identifikazioa: B48934038/4800004508 /8/1

Helmugako eragiketaren kodea: R09

Osagai arriskutsuak: C53

Arrisku-ezaugarriak: H06

EHZ: 130206

Urtean sortutako kantitatea: 1.456 kilogramo.

Izendapen horretan sartzen dira makinak, ekipamenduak eta instalazioak mantentzeko eragiketetan sortzen diren karter olioa, olioztatzekoa, hidraulikoa, olio-lanbroa, kojineteak lubrikatzeko olioak, etab.

Behar bezala identifikatuta eta data jarrita duten bidoietan gordetzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

2. hondakina: Industria-aerosolak

Identifikazioa: B48934038/4800004508 /8/2

Helmugako eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C41

Arrisku-ezaugarriak: H3b

EHZ: 160504

Urtean sortutako kantitatea: 15,25 kilogramo.

Konformatutako produktu amaituen lingote-mordoak identifikatzeko prozesuan sprayak erabiltzean sortzen da. Behar bezala identifikatuta eta data jarrita duten big-bagetan gordetzen dira kudeatzaile baimenduari bidali arte.

3. hondakina: Substantzia arriskutsuen hondakinak dituzten metal, beira eta plastikozko ontzi hutsak

Identifikazioa: B48934038/4800004508 /8/3

Helmugako eragiketaren kodea: R12

Osagai arriskutsuak: C41/51

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 150110

Urtean sortutako kantitatea: 423 kilogramo.

Ontzi hutsak biltzean sortzen da; olioak, margoak, disolbatzaileak, etab. eduki dituzten metal, beira eta plastikozko ontziak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako poltsan biltzen da sortzen den postuetan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

4. hondakina: Xurgatzaileak, iragazketarako materialak, trapu eta arropa kutsatuak

Identifikazioa: B48934038/4800004508 /8/4

Helmugako eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 150202

Urtean sortutako kantitatea: 971 kilogramo.

Xurgatzaileak eta ehunak jasotzean sortzen da; olioz edo beste kutsatzaile batzuez bustitako trapu, xurgatzaile, iragazteko materialak eta arropak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

5. hondakina: Bateriak eta metagailuak

Identifikazioa: B48934038/4800004508 /8/5

Helmugako eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C11/16

Arrisku-ezaugarriak: H6

EHZ: 200133

Urtean sortutako kantitatea: 26 kilogramo.

Agortutako pilak eta metatzaileak ordezkatzean sortzen dira, eta eraginkortasuna dela eta, taldeka biltzen dira; merkurioa eta kadmioa bezalako metalak eta metalezko beste oxido batzuk dauzkaten pilatzaileak eta pilak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.

6. hondakina: Hodi fluoreszenteak

Identifikazioa: B48934038/4800004508 /8/6

Helmugako eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C16

Arrisku-ezaugarriak: H6/14

EHZ: 200121

Urtean sortutako kantitatea: 67 kilogramo.

Merkurioa daukaten erabilitako lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakin horrentzat identifikatutako zonan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste kode batzuk, beren izaera dela-eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jarduerak iraun bitartean, hala nola hondakinaren osagai arriskutsuak eta mota zehazten dituztenak.

Kudeatzaile baimenduari ematea aurreikusten den hondakin arriskutsuen identifikazioa eta sailkapena berrikusi egin beharko dira, identifikazio eta sailkapen horiek ebazpen honen izapidetze-aldian promulgatutako araudi berrira egoki daitezen. Berrikusi egin beharko dira, bereziki hondakin arriskutsua izateari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, honako hauetan ezarritako irizpideen arabera aplikatzekoak diren kodeak: Europako Hondakinen Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzen duena; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak hondakinei buruz eman zuten eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duena.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte hondakin arriskutsuak dauzkaten ontzi edo ontzikiek, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Aurreko epigrafean aipatutako ontzi edo ontzikiak modu argian etiketatu beharko dira, irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan, bai eta indarreko araudiaren arabera ere.

e) Hondakin arriskutsuek ezin izango dute 6 hilabete baino gehiago biltegiratuta egon. Salbuespen-egoeratan, ingurumen-organoak aldatu ahalko du epe hori, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

f) Egiaztatu beharko da hondakin arriskutsuak emango zaizkion kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak indarrean dagoen legedian horrelako gaiak garraiatzeko xedatutako baldintzak betetzen dituela.

g) Befesa Aluminio SL enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari jarraituz kudeatu beharko ditu sortutako industria-olio erabiliak.

h) Tresneria elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko 106/2008 Errege Dekretuan xedatua bete beharko dute. Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta Toki Erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

i) Befesa Aluminio SL enpresak Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE zenbakiko Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu,horiek berreskuratu egingo dira, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz deuseztatzeko; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko dira, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

j) PCB eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan zehaztutako baldintzak eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

k) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zein hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita,Befesa Aluminio enpresak hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Befesa Aluminio, SL hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

l) Amiantoa duten hondakinak hautemanez gero, Befesa Aluminio, SL enpresak amiantoak ingurumenean eragitea prebenitzeko eta eragin hori murrizteko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako betekizunak bete behar izango ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren maneiatze-lanak 396/2006 Errege Dekretuan finkatutako eskakizunen arabera egingo dira; dekretu horren bidez finkatu ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

E.4.3.– Hondakin ez-arriskutsuak.

a) Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

b) Material erregogorreko adreiluen kasuan, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Hondakina arriskutsua dela ezartzen bada, Ebazpen honetako E.4.2 idatzi-zatian jasotako xedapenak aplikatuko dira.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio –hornitzaileari–, erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.

d) Hondakin horiek deuseztatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.

E.5.– Ontziak merkaturatzea.

Befesa Aluminio, SL enpresak, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

Era berean, Befesa Aluminio, SL enpresak derrigorrez ezarri beharko du ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikiaz). Befesa Aluminio, SL enpresak, bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta ontzi hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) lehen xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Befesa Aluminio, SL enpresak, urte natural baten zehar, merkaturatzen baditu ontziratutako produktuak edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere ondoren zehaztu kantitateetan baino handiagoetan:

● 250 tona, beira soilik bada.

● 50 tona, altzairua soilik bada.

● 30 tona, aluminioa soilik bada.

● 21 tona, plastikoa soilik bada.

● 16 tona, egurra soilik bada.

● 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

● 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen ontzien hondakinak prebenitzeko enpresa-plana egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, dagokion urtearen martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

E.6.– Lurzorua babesteko baldintzak.

a) Befesa Aluminio, SL enpresak ezohiko jarduneko prebentzioari eta esku-hartzeari buruz ebazpen honen hirugarren E.1 eta E.4. atalean jasotako neurriak, eta hondakinak biltegiratzeari eta horien zamalanei buruzko Hirugarren G.4. atalean jasotako neurriak hartuko ditu.

b) Aurrekoa alde batera utzi gabe, eta urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak zerrendatu eta lurzoru kutsatuak izendatzeko irizpideak eta estandarrak ezartzekoan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoan eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoan xedatutako lurzoruaren babesarekin lotura duten betebeharrak betetzeko, Befesa Aluminio, SL enpresak 2016ko azaroaren 17an ingurumen-organoak bidalitako «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularrean aipatzen diren instalazioei eskatzen zaien dokumentazioa eskatu beharko du. Zirkular honetan honako hau jasotzen da: lurzoruaren egoeraren aldizkako txostenaren edukia eta entregatzeko baldintzak, lurpeko uren eta lurzoruen txostena, kontrol-dokumentua eta jarraipen-dokumentua. Esteka honetan eskura daiteke:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-pcc/eu/

Nolanahi ere, sustatzaileak eskatu zaion informazio guztia jasotzen duen dokumentu bategina bidali beharko du. Aurrerantzean, entregatutako dokumentazioa aldatu edo dokumentazio berria entregatu behar bada, dokumentu bategin berri bat bidaliko da.

c) Gainera, dena delakoagatik, instalazioa abian jarri ondoren eta funtzionatzen duen bitartean, berekin lursaileko lurrak hondeatzea dakarten obrak egitea aurreikusten denean, honako neurriak hartu beharko dira, ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutakoaren aplikazioaren kaltetan izan gabe:

● Hondeatu beharreko material guztiak hondakin gisa karakterizatu beharko dira, bi helbururekin: egon daitekeen kutsaduraren ondorioak prebenitzea, eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehaztea. Materialak modu egokian bereiztea kontuan hartuko da, kutsadura desberdinei lotutako geruzak nahas ez daitezen.

● Materialak zabortegietan biltzea aurreikusita badago, karakterizazioa hondakinak zabortegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatua izango da. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak zabortegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori espero daitekeen kutsaduraren heterogenotasunaren eta homogeneotasunaren arabera aldatu ahal izango da. Hartara, lagin konposatu bakoitzaren erreferentziazko bolumena 500 m3-tik gorakoa izan ahalko da, afekzio homogeneoa aurreikusten bada, eta 500 m3-tik beherakoa, afekzio heterogeneoa aurreikusiz gero.

● Kutsatzaileak dituztela detektatu zaien materialak ebakuatu baino lehen, materialentzat aurreikusitako norako zehatzari buruzko informazioa bidali behar zaio ingurumen-organo honi, berariaz baimendutako kudeatzaileak egindako tratamendu-kontratu egokiaren kopiarekin batera.

● Obran materiala berrerabiltzeko aukera egongo da, baldin eta ez badu Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako ebaluazioko balio adierazlerik, B-EBA (industria-erabilera), gainditzen. Materialentzat aurreikusitako norakoa obran berean berrerabiltzea denean, aurrez aipatutako puntuak lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duen, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituen urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera onetsitako erakunde batek egindako karakterizazioaren bidez egiaztatu beharko dira.

● Aipatutako ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako A-EBA ebaluazioko balio adierazleak edo TPHen 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

● Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalarekin pareka daitekeen substratu harritsu meteorizatua bada, atal honetan gainerako hondeaketa-materialetarako aurreikusitako neurri berak aplikatu ahal izango dira.

● Hondeatutako materialen kantitateak erregelamendu bidez ezarritako atalaseak gainditzen dituenean, hondeatu beharreko materialen karakterizazioa gaikako hondeaketa-plan baten arabera egingo da. Plan horrek kontuan hartu beharko du aipatutako ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 13. artikuluan adierazitako edukia, eta ingurumen-organoak onartu beharko du, betetzen hasi aurretik.

● Dena dela ere, aipatutako ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22.2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, kutsadura-zantzurik antzemanez gero, hondeaketaren arduraduna behartuta egongo da, berehalakoan, horren berri Erandioko Udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari ematera, azken horrek zehaztu ditzan hartu beharreko neurriak eta horiek betetzera behartutako pertsona fisikoak edo juridikoak.

E.7.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

E.8.– Argi-kutsadura txikitzeko neurriak.

Instalazioaren kanpoko argiteria jartzeko, kanpoko argiteria duten instalazioetako energia-eraginkortasunari buruzko Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da. Erregelamendu hori azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretuaren bidez onartu zen.

F.– Ingurumena Zaintzeko Programa.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da Ingurumena Zaintzeko Programa:

F.1.– Atmosferarako isurtzeak kontrolatzea.

Befesa Aluminio, S.L. enpresak isurien kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:

(Ikus .PDF)

b) Puntu honetako a) idatzi-zatian aipatutako neurketa guztiak II. mailako administrazioarekiko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu, dekretu honetan xedatuaren arabera: 212/2012 Dekretua, urriaren 16koa, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duena. Aldizkako neurketa horiei dagozkien txostenek Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak 2012ko uztailaren 11n emandako Aginduan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

c) Sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko ditu eskatutako kontrolen txostenak, zeinen edukia jarraibide teknikoetan ezarritakoaren araberakoa izango baita. Agiri horiek Ingurumen Sailburuordetzara bidaltzea transakzio elektroniko bidez egingo da, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

d) Eguneratutako isurpen-fokuen erregistro bat eduki beharko da, euskarri informatikoan, edo, hori ezin bada, paperean, aipatu abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean ezartzen den gutxieneko edukia jasoko duena. Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

e) Gasak arazteko sistemak erregulatzeko prozedura bat aplikatu behar da, ezarritako isurtzeko mugak une oro eta zorrozki betetzen direla bermatzearren. Horretarako, instalazioaren jardun-baldintzen aldaketa iragankorretan detektatutako gainditze puntualak saihestuko dira, bai oraingo baldintzei, bai aldaketek sortutakoei dagokienez, halakorik gerta baledi.

f) Neurketak funtzionamensu-baldintza esanguratsuetan gauzatuko dira, 5. fokuan, bereziki.

F.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea nola ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, edo dagokionean, kolektorera konektatzeko baimena ematen duen erakundeak, eta goiko puntuetan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak, isurketa-puntu bakoitzeko, lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaizkio laginak hartzen direnetik hilabeteko (1) epean.

c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

F.3.– Zarataren kontrola.

a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak egiteko maiztasuna.

b) Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak akustikaren esparruan laginketa espazial eta tenporala egiteko UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako ziurtagiri bat duen ingurumeneko erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu. Nolanahi ere, ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du ingurumen-organoak.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

d) Sustatzaileak proposamen zehatz bat landu beharko du, eta bertan, ebaluazio-puntuak adierazi. Proposamena ebazpen honen Tercero.F.7 atalean aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginean sartuko da.

F.4.– Lurzorua eta lurpeko urak kontrolatzea.

Instalazioaren funtzionamenduaren ondorioz kokapenean egon daitezkeen gai arriskutsuak direla eta, kutsadura arriskuaren ebaluazio sistematiko bat gauzatuko du Befesa Aluminio, SL enpresak ohikoak diren baldintzetan zein ohikoak ez diren baldintzetan. Ebaluazio hori bost urtean behin egingo da, eta Ebazpen honen Hirugarren E.6.b atalean adierazitako dokumentu bategina bidali beharko zaio ingurumen-organoari.

Atal honetan jasotakoa betetzeko aurkeztu beharreko informazioa lehen aipatutako urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatuaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hala nola organo horrek horretarako onar ditzakeen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

F.5.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko.

(Ikus .PDF)

F.6.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Bidalketa Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen eta web-orri honetan eskuragarri dagoen ingurumena zaintzeko programaren gidan jasotako formatuan egingo da.

Http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-pcc/eu/

Ebazpen honetako hainbat ataletan ezarritakoari kalterik egin gabe, bidalketa hori urtean behin egingo da, martxoaren 30a baino aurretik beti; ingurumena zaintzeko programaren emaitzak ingurumen-gaietan espezializatuta dagoen erakunde independente batek egindako txosten batekin batera bidaliko dira.Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak kontrolatzeko sistemak ere. Ingurunearen kalitatea eta emaitzen analisia ere adieraziko dira, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, haien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu baldin ez badira.

F.7.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua adierazi beharko du.

Era berean, Ingurumena Zaintzeko Programak jardueraren adierazleak zehaztu beharko ditu, eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barnean hartu beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

G) Prebentzio neurriak eta funtzionamendu baldintzak ohiz kanpoko egoeretan.

G.1.– Instalazioa geldiarazteko eta martxan jartzeko eragiketak eta mantentzelanen eragiketa programatuak.

Programatutako urtean behingo mantentze-lanei dagokienez, isurketen eta sortuko diren hondakinen kalkulua egin beharko du enpresak, eta, hala egokituz gero, beraiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

G.2.– Jarduera etetea eta aurretiazko jarduketak.

Ingurumen erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen eta kutsaduraren eta narriaduraren aurkako lurrazpiko uren babesa arautzen duen urriaren 2ko 1514/2009 Errege Dekretuaren kaltetan izan gabe, baita lurzoruaren babesaren arloko legeen kaltetan izan gabe ere, Befesa Aluminio, SL enpresak honako idatz-zatietan ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

a) Jarduera lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen eta lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoruak kutsatutzat jotzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-esparruan dagoenez, Befesa Aluminio, SL enpresak, instalazioa behin betiko itxi eta gehienez ere bi hileko epean, ixte horren berri eman beharko dio organo honi. Jakinarazpen horrekin batera, aipatu ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatuaren ondorioetarako jarduera-proposamena aurkeztuko da, edo, desjabetze-ekintza baten ondorioz utzi bada jarduera edo instalazioa, gertaera hori egiaztatzen duen dokumentazioa.

b) Ebazpen honen Hirugarrena C idatzi-zatian aipatzen den fidantza itzultzeko, beharrezko izango da Ingurumen Sailburuordetzak emandako jarduera eteteko baimena izatea, eta jarduera uzteko jarritako baldintzak betetzea, baita lurraren kalitateari buruzko adierazpenean ezarritakoak ere.

G.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Befesa Aluminio, SL enpresak, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.

G.4.– Funtzionamendu bereziko kasuetarako prebentzio-neurriak eta jarduerak.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak aplikatzeaz gain, honako idatzi-zati hauetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Besteak beste, zepak eta aparrak, eta oro har, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazkaiztuko dira. Zolak diseinatzean, kontuan hartuko dira drainatzeko eta efluenteak biltzeko gailuak, ingurunean kutsatzaileak barreiatzeko bideak eragozteko.

b) Kutxatila itsuak jarriko dira, efluente kutsatzaileak ibilgura zabaltzea eragozteko, funtzionamendua anomaloa izanez gero.

c) Biltegiratzea.

Prozesurako behar diren lehengai, erregai eta produktu guztiak ingurunean ez barreiatzeko moduan biltegiratuko dira.

Hauts-produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira.

Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak, sukoiak eta erregaiak nahiz korrosiboak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Betebehar hori betetzen dela egiaztatzeko, erakunde eskudunek emandako egiaztagiriak aurkeztuko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari.

d) Instalazioen mantentze prebentiboa.

Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura saihesteko; era berean, ezarritako neurrien jardun egokia bermatu beharko da. Ihesak daudenean lurzorua eta, hala egokituz gero, ura babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz-mehatz adieraziko da alderdi horiei dagokien guztia: eraikuntzako materialak –iragazgaiztea–, biltegiratzeko neurri bereziak –gai arriskutsuak–, egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainezkatzeez ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaintzea eta garbitzea –sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa-mota–, eta lurzorura isuritakoa biltzeko sistemak.

Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak zaintzeko eta kontrolatzeko programa bat eduki beharko du, alderdi hauek bilduko dituena: iragazgaiztasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulen egoera, presioa arintzeko sistemaren egoera, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskatzeak –hormena eta estaldurena– eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua eta, hala egokituz gero, ura kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferaren eta ingurune urtarraren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, eta abar) eta zaintza eta kontrolerako sistemen egoera ona bermatzeko neurriak gehituko dira.

e) Erregistro bat ere eduki behar da, eta bertan eman behar da aldizkako mantentze-lanen berri, bai eta antzemandako gorabeheren berri ere. Ur araziak isurtzeko hodiaren mantentze-eragiketei dagokien atalean hodiaren egoerari buruzko ebaluazio bat barne hartuko da.

f) Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura, husteko prozesuan ingurumenean eragin negatiboa izan dezaketen produktuen jarioak barreiatzea eragotzi behar duena.

g) Gorabeheraren bat gertatuz gero jarduteko modua.

Jarduteko protokolo bat eduki behar da eskura, ingurunean eragin negatibo garrantzitsuak eragin ditzaketen gorabeherak edo ezohiko jardunak gertatuz gero erabiltzeko. Protokoloak, gutxienez, honako gai hauek argi eta garbi zehaztu behar ditu, gerta daitekeen gorabehera edo irregulartasun bakoitzarentzat:

● Jarraitu beharreko jarduerak, hurrengo atalean zehazten den jakinarazpena agintariei helaraztea barne hartuta.

● Jardueren segida.

● Jarduera bakoitzaren arduraduna(k).

Istripuz isurketarik gertatuko balitz, berehala geldiaraziko da.

Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isurketei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Ingurumen-baimen integratua bete ezean, sustatzaileak behar diren neurriak hartu beharko ditu betetzea ahalik eta lasterren gertatuko dela berriz ziurtatzeko.

i) Gorabeheraren edo ez-betetzeren bat gertatuz gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunean edo jardueraren kontrolean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren bat izanez gero, edo ebazpen honetan ezarritako baldintzak ez betetzea gertatuz gero, sustatzaileak berehala eman beharko dio gorabehera, ezohiko gertaera edo ez-betetze horren berri Ingurumen Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean honako alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

● Gertakari-mota.

● Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehaztu daitezkeenak).

● Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

● Izandako ondorioak.

● Epe laburrera aurreikusitako jardunak, hala egokituz gero.

Gertakari edo irregulartasun larriren bat edo ustekabeko isurketaren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

● Gertakari-mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Gertakariaren iraupena.

● Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

● Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioztapena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

● Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Halaber, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio instalazioaren etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne hartuta. Jakinarazpen hori 15 egun lehenago egin behar da, gutxienez.

j) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

k) Instalazioek suteen aurkako babesaren alorrean indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Betebehar hori betetzen dela egiaztatzeko, erakunde eskudunek emandako egiaztagiriak aurkeztuko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari.

H) E-PRTR komunikazioa.

Urtean behin, Befesa Aluminio, SL enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen integratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Transferitutako datuen ekitaldia amaitu eta hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidaliko da informazio hori, eta IKS-eeM sistemaren e-DMA N jakinarazpenaren bidez egingo da bidalketa, betiere irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautzen da. Datu horiek guztiak Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan sartuko dira; gero, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) bidaliko da informazio hori.

Era berean, ebazpen honetan adierazten diren gainerako informazio-trukeak aipatu ingurumen-adierazpenaren bidez egingo dira lehentasunez.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

I. Instalazioa aldatzea.

1.– Ingurumen-baimen integratu honi dagokion instalazioan aldaketak egiteko, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10 artikuluan xedatutako erregimena bete behar da, eta, beharrezko izanez gero, aldaketak egin beharko dira ingurumen-baimen integratuan. Egin beharreko aldaketa funtsezkoa bada, ezin izango da egin harik eta ingurumen-baimen integratua aldatu arte.

2.– Era berean, proiektuaren aldaketa kasuetan, aplikatzekoa izango da ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluan xedatua. Ezingo da aldaketarik egin instalazioan, funtsezkoa izan zein ez, ingurumenaren inpaktu-ebaluazioa egitea beharrezkoa badu, aurrez kasuan kasuko prozedura arrunta edo sinplifikatua bukatu gabe.

3.– Befesa Aluminio SL enpresak instalazioan aldaketaren bat egin nahi badu, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, eta web-orri honetan dagoen inprimaki hau bete beharko du:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-3252/es/contenidos/informacion/ippc/es_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

Gainera, jakinarazpen horrekin batera, erreferentziazko arauetan eskatzen diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko ditu.

4.– Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egitea beharrezkoa izan ezean, titularrak funtsezkoa ez den aldaketa bat egin ahalko du, baldin eta, aurreko atalean aipatu jakinarazpena behar bezala egin ondoren, ingurumen-organoak aurkakoa esaten ez badu, jakinarazpena egin eta hilabeteko epean.

5.– Nolanahi ere, ez da ondorioztatuko instalazioa aldatu denik eta ingurumen-baimen integratua lortzeko beste prozedura bat izan behar denik uztailaren 1eko 16/2002 Legearen I. eranskineko edozein epigrafetan jasotako jarduera berri bat ezartzea, epigrafe hori indarreko ingurumen-baimen integratuan esplizituki jasotako epigrafeak ez bezalakoa bada.

Laugarrena.– Instalazioaren gaitasuna gehitu aurretik bete behar diren baldintza hauek ezartzea:

A) Egiaztapen-agiriak.

Befesa Aluminio, SL enpresak Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko dio ebazpen honetako Hirugarren idatz-zatietako honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituela:

Hirugarren idatzi-zatia.

B) Erantzukizun zibileko asegurua.

C) Fidantza.

E.1.1.– Dauzkaten ekipoen eta kalibraketa-metodoen zerrenda. Erabilitako metodo analitikoak eta neurriaren doitasuna.

E.1.5.– Artxibo kronologikoaren eredua.

E.4.1.f.– Instalazioan sortutako gatz-zepa tona guztien kudeaketa egokiaren froga.

E.4.2.a.– Hondakin arriskutsuen identifikazioaren eta sailkapenaren berrikuspena.

E.4.3.– Jariatze-uren deposituko garbiketa-lohi hondakin ez-arriskutsuaren sorrera zenbatetsia.

E.6.b.– Dokumentu bategina, «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularreko baldintzak betetzen dituzten instalazioei eskatzen zaien informazio guztiarekin.

F.1.d..– Atmosferarako isurien erregistro-eredua.

F.3.d..– Soinu-emisioak kontrolatzeko proposamena.

F.7.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

G.1.– Mantentze-lanetan sortutako hondakinen zenbatespena eta kudeaketa-proposamena.

G.4.c.– Mantentze-lanak eta gertakariak erregistratzeko eredua.

G.4.h.– Gertakarietan jarduteko protokoloa.

G.4.j.– Suteen aurkako araudia betetzen delako akreditazioa.

Atal honetan aipatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko 6 hilabete egongo dira, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori luzatu egin ahal izango da, behar bezala arrazoituz gero eta sustatzaileak aldez aurretik eskatuz gero.

B) Ikuskapen-bisita eta beharrezko baimenak.

Ingurumen-organoari atxikitako zerbitzu teknikoek egiaztatuko dute –ikuskapena «in situ» eginez– aurkeztutako proiektuaren eta ebazpen honetan ezarritakoaren arabera ekipatuta daudela instalazioak.

Hondakin eta lur kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 27.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ikuskapenaren emaitzaren eta artikulu horretan ezarritako gainerako baldintzak betetzen direla ingurumen-organoak egiaztatzearen mende geratzen da baimen honen eraginkortasuna.

Baimen hori bete arte, Befesa Aluminio SL enpresari emandako indarreko baimena egongo da indarrean.

C) Probaldia.

Instalazioa aldatzeko proiektua benetan martxan jarri aurretik, abiarazteko probaldi bat egin ahal izango da, gehienez ere sei hilabetekoa, eta, probaldi horretan, neurri zuzentzaileak eraginkorrak direla egiaztatzeari ekingo zaio, besteak beste. Epe horretan, ebazpen honetako Hirugarren F.1 idatzi-zatian ezarritako neurketak egingo dira, eta horien emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara igorriko, lehen aipatutako ikuskapen-bisita horren aurretik.

Probaldia hasteko, ebazpen honetako hirugarren idatzi-zatiaren B (erantzukizun zibileko asegurua) eta C (fidantza) epigrafeak bete izana egiaztatu beharko da ingurumen-organoaren aurrean. Ingurumen-organoari aldez aurretik jakinarazi beharko zaio probaldia hasteko aurreikusitako eguna eta probaldiaren aurreikusitako iraupena.

Bosgarrena.– Ingurumen-baimen integratua ofizioz berrikusiko da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan ezarritako kasuetan. Beharrezkoa bada, organo eskudunak eskatuta, baimenaren baldintzak berrikusteko beharrezkoa den aipatutako arauaren 12. artikuluan eskatutako informazio guztia aurkeztuko du titularrak, eta baita isurketen gaineko kontrolaren emaitzak eta instalazioa martxan dagoen bitartean lortutako beste datu batzuk ere, hala eskatzen bazaio.

Artikulu hori betetzekoa den arren, aldatu egin daitezke ebazpen honen baldintzak eta ingurumena zaintzeko programan jasotako baldintzak, baldin eta jardueraren sustatzaileak horrela eskatzen baldin badu eta behar bezala justifikatzen baldin badu haiek aldatzeko premia. Horrez gainera, ofizioz alda daitezke baldintzak, honako egoera hauetan:

● Arau berriak indarrean jartzen direnean.

● Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko jakintza adierazgarri berrietara egokitzeko beharra ikusten baldin bada, bereziki sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

● Ingurumena zaintzeko programak lortutako emaitzak, edo neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileek gerta daitezkeen ingurumen-inpaktuen inguruan erakusten duten edozein gabezia egiaztatzen duten beste ohar batzuk.

Seigarrena.– Befesa Aluminio, SL enpresak ebazpen honen xede den aluminio primarioa ekoizteko fabriketan, aluminioa eraldatzeko eta akabatzeko instalazioetan eta, oro har aluminio-galdaketan sortzen diren hondakinak tratatu, berreskuratu eta birziklatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, horrek onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako hauek gertatzen direnean:

● Ebazpen honen laugarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epe barruan, baldin eta interesdunak ez badu, behar bezala justifikatuz, epea luzatzeko eskatzen.

● Befesa Aluminio, SL enpresaren nortasun juridikoa iraungitzea, indarreko arauek aurreikusitako kasuetan.

● Aluminio primarioa ekoizteko fabriketan, aluminioa eraldatzeko eta akabatzeko instalazioetan eta, oro har aluminio-galdaketan sortzen diren hondakinak tratatu, berreskuratu eta birziklatzeko jarduera etetea Befesa Aluminio, SL enpresak eskatuta, urtebete baino gehiagorako, baimendutako aldi baterako etena ez bada.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Befesa Aluminio, SL enpresari, Erandioko Udalari, ingurumeneko baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 14a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala