Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2017ko martxoaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
1514

IRAGARKIA, honako honi buruzkoa: Ahaldun Nagusiaren 28/2017 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, oker-zuzenketa egiteko Bizkaiko Foru Aldundian lanpostuak izendapen askeko prozeduraren bidez betetzeko deialdi batean, zeina Ahaldun Nagusiaren abenduaren 30eko 162/2016 Foru Dekretu bidez onartu baitzen.

Ahaldun Nagusiaren martxoaren 3ko 28/2017 Foru Dekretuaren bidez, honako hau xedatu da:

Lehenengoa.– Zuzentzea 2016ko abenduaren 30eko 162/2016 Foru Dekretuaren eranskinean egin den akats materiala. Ahaldun Nagusiaren foru-dekretu horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko zenbait lanpostu izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia onesten da.

Honako hau dioen lekuan:

0511 - ZERGAK KUDEATZEKO ETA ZERGADUNARI LAGUNTZEKO ZUZENDARIORDETZA

(Ikus .PDF)

Honako hau esan beharko du:

0511 - ZERGAK KUDEATZEKO ETA ZERGADUNARI LAGUNTZEKO ZUZENDARIORDETZA

(Ikus .PDF)

Honako hau dioen lekuan:

(Ikus .PDF)

Honako hau esan beharko du:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Eskaera-orriak aurkezteko beste epe bat zabaltzea, aldaketak ukitutako postua hornitzeko beren-beregi (1813 «Zergak Kudeatzeko eta Zergadunari Laguntzeko zuzendariordea»). Horretarako, euskarri fisikoan aurkeztuko dira eskabideak. Hala ere, postu hori hornitzeko lehen aurkeztu ziren eskariek beren horretan jarraituko dute, eta, beraz, ez da berriro aurkeztu beharko beste eskaera bat. Epea luzatzeak ez die eragingo deialdiko gainerako lanpostuei.

Hirugarrena.– Oker-zuzenketa hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Bizkaiko Foru Aldundiko iragarki-tauletan (fisikoan zein birtualean) argitaratzea.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 6.zenbakian (2017ko urtarrilaren 10ekoan) argitaratzen dira deialdiko datu guztiak.

Egutegiko hamabost (15) egun balioduneko epea dago eskaera-orriak aurkezteko, oker zuzenketa onartzen duen dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2017ko martxoaren 10a.

Ahaldun nagusia,

UNAI REMENTERIA MAIZ.


Azterketa dokumentala