Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2017ko martxoaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
1510

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 20koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzen duena (hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitu zen), baita gaztelaniaren ezagutza-proba egin behar duten izangaiena ere.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez (EHAA, 2017ko otsailaren 23koa), Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egin zen.

Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, aipatutako deialdiak 4. oinarrian xedatutakoaren arabera,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda (hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitu zen). Kanpoan utzitakoen kasuan arrazoia adierazten da.

2. artikulua.– Ebazpen hau, bai eta behin-behineko zerrenda ere, interesdunei jakinarazteari begira, Hezkuntza Saileko honako Interneteko helbideetan argitaratuko da:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa» -> «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (Kidegoa eta Espezialitatea hautatu) -> «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus: «EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa» -> «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

3. artikulua.– Onartzea gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba egin behar duten izangaien behin-behineko zerrenda.

Aipatutako behin-behineko zerrenda, interesdunei jakinarazteari begira, Hezkuntza Saileko honako Interneteko helbideetan argitaratuko da:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa» -> «Berriak: Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba».

– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus: «EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa» -> «Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba».

4. artikulua.– Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute ebazpen honen aurka, hamar laneguneko epean, argitara eman den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, edo zuzendu ahal izango dute zerrendatik kanpo utzi duen akatsa. Halaber, datu pertsonaletan akatsak atzeman dituzten izangaiek akatsak daudela adierazteko aukera izango dute epe horretan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 20a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala