Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2017ko martxoaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1509

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 15ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Elena Sevillano Peña andreak gainditu egin duela 2016ko azaroaren 16ko ebazpenak (2016ko azaroaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Mikrobiologia» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Elena Sevillano Peña andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: 15390521W. Kodea: AGC8L1 – D00093-6. Jakintza arloa: «Mikrobiologia». Saila: Inmunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Mikrobiologia eta Immunologia Medikoak», «Mikrobiologia eta Immunologia» eta «Mikrobiologia Klinikoa eta Infekzioa».

Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2017ko martxoaren 15a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko Urtarrilaren 25ekoa, Errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala