Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2017ko martxoaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1508

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 14koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko irakasle titular izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2016ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez egin zen (2016-12-05eko BOE eta 2016-11-28ko EHAA).

2016ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez (2016-12-05eko BOE eta 2016-11-28ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren (abenduaren 24ko BOE) 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta, bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Francisco Javier Muñoz Fernández jauna (NAN: 14266715E) Unibertsitateko irakasle titular izendatzea; Jakintza arloa: «Artearen Historia»; Kodea: TUC8/1-D00028-23; Saila: «Artearen Historia eta Musika»; Ikastegia: «Letren Fakultatea»; Hizkuntza-eskakizuna: hirueleduna (gaztelania-euskara-ingelesa); Arduraldia: osoa.

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2017ko martxoaren 14a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017/02/03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala