Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2017ko martxoaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1504

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 10ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea organismo autonomoan plangintzako zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 24ko Aginduaren bidez iragarri zen Osalanen hutsik dagoen plangintzako zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa. Bada, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan eta agindu horren laugarren oinarrian xedatuaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Carlos Coto Fernandez izendatzea plangintzako zuzendariorde (kodea: 512066; dotazioa: 1), Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Plangintzako Zuzendariordetzan.

Bigarrena.– Izendapenak 2017ko martxoaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hil biko epean.

Barakaldo, 2017ko martxoaren 10a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

ALBERTO ALONSO MARTÍN.


Azterketa dokumentala