Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2017ko martxoaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1498

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 13koa, HABEko zuzendariarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2017. urteko probetarako aztertzaileak izendatzeko dena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren bidez, HEOCean zedarritutako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezarri zituen, eta bere Aginduaren 5. artikuluaren babesean, HABEren zuzendari nagusiak, 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren bidez, aurtengo egiaztatze-deialdiak egin zituen.

Jarraian, 2017ko otsailaren 8ko Ebazpenaren bidez, komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben Azterketa Batzordeko kideak, epaimahaiak, tutoreak, lurralde-arduradunak eta lurralde-batzordeak izendatu zituen, proba horien antolaketa- eta didaktika-alorreko lanei ekin ziezaieten.

Beraz, 2016ko azaroaren 23ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz, eta 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenean eginiko deialdiak gauzatzeko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean aipatzen diren pertsonak mailaz mailako aztertzaile izendatzea, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako mailak egiaztatzeko 2017an izango diren HABEren deialdietako entzumen-, irakurmen-, idazmen- eta mintzamen-probak zuzendu eta kalifikatzeko.

Deialdi hauetan matrikulatuen kopuruak egindako aurreikuspenak gaindituko balitu, HABEren Ebaluazio-atalburuak zenbait aztertzaile mailaz alda lezake, beharrei egoki erantzun ahal izateko.

Bigarrena.– Interesdunei jakinaraztea administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Donostia, 2017ko martxoaren 13a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala