Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2017ko martxoaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1496

AGINDUA, 2017ko martxoaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2017-2018 eta 2021-2022 arteko ikasturteetarako planifikazioa aldatzea eta itun berrien izenpetzea.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2016ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez, 2017-2018 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko eskabideak aurkezteko epea ireki zen.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu, eta ikasketa ezberdinetan proposamenak egin ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2017-2018 eta 2021-2022 arteko ikasturteetarako itunpeko ikastetxeek duten planifikazioaren aldaketa onartzea, hezkuntza-maila bakoitzeko talde kopurua zehaztuta, I. eranskinaren arabera.

2. artikulua.– Agindu honen II. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei 2017-2018 eta 2021-2022 arteko ikasturteetarako hezkuntza-ituna onartzea, hezkuntza-maila bakoitzeko talde kopurua zehaztuta.

3. artikulua.– Agindu honen III. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei hezkuntza-ituna ukatzea. Eranskinean bertan azaltzen dira erabaki hori hartzeko arrazoiak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA
PLANIFIKAZIO ALDAKETA ONARTUTAKO ITUNPEKO IKASTEETXEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA
HEZKUNTZA-ITUNA ONARTU ZAIEN IKASTETXEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA
HEZKUNTZA-ITUNA UKATZEN ZAIEN IKASTETXE ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala