Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2017ko martxoaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1460

IRAGARKIA, zeinaren bidez Distribuciones Hoang Luis, S.L. sozietateari jakinarazten baitzaio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiko Industria eta Energia Administrazioko Koordinatzailearen 2017ko urtarrilaren 24ko errekerimendua, 48-PI-A-2016-88 espedientean emana.

Gaia:

Aurkeztutako agirietan atzemandako akatsak zuzentzeko errekerimendua.

Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskuragarri dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, Bilbon, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 3. solairua.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2017ko martxoaren 8a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala