Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2017ko martxoaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1448

61/2017 DEKRETUA, martxoaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bake Epaitegietako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena.

2011ko uztailaren 26ko 179/2011 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bake Epaitegietako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.

Lanpostuen zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Ondorioz, Lan eta Justiziako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko martxoaren 14an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea Lasarte-Oriako Bake Epaitegiari dagozkion lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean daude jasota.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Indarrean jartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko martxoaren 14an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

MARTXOAREN 14KO 61/2017 DEKRETUAREN ERANSKINA
ALDAKETEN ZERRENDA
GIPUZKOA

Aldaketa-mota: Aldaketa

Saila: Lana eta Justizia

Kudeaketa atala: Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Destino Zentroa: Lasarte-Oriako Bake Epaitegia

Udalerria: Lasarte-Oria

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala