Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2017ko martxoaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1445

59/2017 DEKRETUA, martxoaren 14koa, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide batzuk kendu eta horien ordezkoak izendatzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzen duen ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 6. artikuluaren bidez sortu zen Euskadiko Unibertsitate Kontseilua. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 65. artikuluaren arabera, kontseilu hori euskal unibertsitate-sistema koordinatzeko erakundea da, eta, orobat, Eusko Jaurlaritzaren kontsulta- eta aholku-erakundea unibertsitate-gaietarako. Horretaz gain, 66. artikuluan, kontseiluaren osaera eta jarduteko moduari dagokionez, berrikuntzak sartu ditu, aurreko erregulazioarekin konparatuz gero. Hain zuzen ere, eta osaerari dagokionez, honako hau ezarri du, lehen paragrafoan: Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren burua unibertsitateen gaietan eskumenak dituen saileko sailburua izango da, eta unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburuordea izango da kontseiluaren buruordea. Ildo beretik, eta a) letran ezarritakoarekin bat, besteak beste kide hauek osatuko dute kontseilua: unibertsitateen gaietan eskumenak dituen saileko sailburuak izendatuta, bost kide, horien artean lehen esandako sailburuordea. Bere aldetik, Unibertsitateen Euskal Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluak arautzen du bere osaera.

Horrenbestez, sailean izandako aldaketen ondorioz, Hezkuntzako sailburuak Euskadiko Unibertsitate Kontseilurako aukeratutako kide batzuk kendu eta horien ordezkoak izendatu behar ditu.

Horiek horrela, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko martxoaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide hauek kentzea:

– Miren Arantza Aurrekoetxea Bilbao andrea.

– Francisco Javier Alonso Aldama jauna.

2. artikulua.– Honako hauek Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide izendatzea:

– Miren Maite Alonso Arana andrea, Hezkuntzako sailburuordea.

– Miren Artaraz Miñón andrea, Unibertsitateen zuzendaria.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko martxoaren 14an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala