Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2017ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1191

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita «Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarentzako bidaia-agentzia zerbitzua kontratatzea» xede duen lizitazio-kontratua (DEI 02/02/17).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: DEI 02/02/17.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarentzako bidaia-agentzia zerbitzua kontratatzea.

b) Loteak eta lote-kopurua: ez.

c) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): 2017ko abenduaren 31 arte, kontratua izenpetu eta biharamunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait irizpideren arabera esleituko da.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000,00) eurokoa da, BEZa barne.

5.– Bermea.

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betikoa: izitazioaren aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 99 91 // 945 01 99 21.

e) Telefaxa: 945 01 82 52.

f) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 20117ko martxoaren 30a, 11:00ak arte.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez da behar (ikus administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulako 29.2 puntuan adierazitakoa).

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausulen pleguko karatulako 29.2 puntuan zehaztutako moduan.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko apirilaren 3a, 11:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus pleguak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.

1) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (gehienezkoa eta gutxienekoa): ez.

9.– Esleitzeko irizpideak.

– Prezioen gainean eskainitako deskontuak: % 90.

– Kudeaketa- eta komisio-gastuak: % 10.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Lekua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

e) Ordua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

11.– Beste argibide batzuk.

2017ko otsailaren 17an kontratatzailearen profilean argitaratutako dokumentazioan, akats bat atzeman da, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 30.2.a) puntuan ezarritako formuletan, hain zuzen ere. Horrenbestez, akats hori zuzentzeko, 2017ko otsailaren 22ko 15:30etatik aurrera berriz argitaratu da administrazio-klausula zehatzen pleguko karatula, behar den zuzenketa egindaHori dela eta, luzatu egin da hasieran ezarritako eskaintzak aurkezteko epea: epea 2017ko apirilaren 3an (11:00etan) amaituko da.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Iragarkia noiz bidali den Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera (hala badagokio): 2017ko otsailaren 17a.

14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratación.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala