Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2017ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1187

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita 65/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapidetzea onartu dela.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatua betetzeko, argitara ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapidetzea onartu dela:

Errekurtsoaren zenbakia: 65/2017.

Sekzioa: 2. sekzioa.

Noiz jarri den: 2017-01-25.

Errekurtsogilea: Asociación Baskegur.

Aurkaratutako jarduera burutu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Aurkaratutako jarduera: 139/2016 Dekretua, 2016-09-27koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarena, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamua onartzen duena (2016-11-28ko EHAA, 226. zk.).

Bilbao, 2017ko otsailaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala