Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2017ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1184

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, helduen hezkuntzaren alorrean jarduerak garatzen dituzten eta irabazi-asmorik gabekoak diren erakundeei diru-laguntzak emateko dena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urriaren 11ko Aginduak (2016ko azaroaren 17ko EHAA) helduen hezkuntzaren alorrean jarduerak garatzen dituzten eta irabazi-asmorik gabekoak diren erakundeei 2015-2016 ikasturterako diru-laguntzak emateko jardunbidea arautzen du, eta irizpideak ezartzen ditu.

Deialdi horri dagozkion eskabide-espedienteak jaso eta aztertu ondoren, sailburuordetza honek honako hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean aipatzen diren erakundeei laguntzak ematea, bertan adierazten diren diru-zenbatekoekin.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 10a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

ERANSKINA
EMANDAKO DIRU-LAGUNTZAK

Bizkaiko lurralde historikoa

(Ikus .PDF)

Gipuzkoako lurralde historikoa

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala