Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2017ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1183

AGINDUA, 2017ko otsailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kentzeko eta izendatzeko dena.

Aintzat hartuta Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 9., 10. eta 12. artikuluetan ezarritakoa, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 5/1989 Dekretuaren 2., 4., 5. eta 8. artikuluetan aurreikusitakoa –dekretu horrek aipatu legea garatzen baitu– eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzionamendu-arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoa, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nélida Zaitegi de Miguel andrea izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide –hezkuntza-arloan entzute handia duten lagunen taldeko ordezkari gisa– eta Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakari.

Bigarrena.– Isabel Capanaga Ruiz de Loizaga andrea –Kontseiluan, hezkuntza-arloan entzute handia duten lagunen taldeko ordezkari izan da, orain arte– Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik eta Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakariordearen kargutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Hirugarrena.– María Teresa Ojanguren Villalabeitia andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakariorde izendatzea.

Laugarrena.– Xabier Garagorri Yarza jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik kentzea –Kontseiluan, hezkuntza-arloan entzute handia duten lagunen taldeko ordezkari izan da, orain arte–, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bosgarrena.– Jaun-andre hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, hezkuntza-arloan entzute handia duten lagunen taldeko ordezkari gisa:

– Javier Laiseca Moneo jauna.

– Begoña Pedrosa Lobato andrea.

Seigarrena.– Begoña Garamendi Ibarra andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik kentzea, hezkuntza-administrazioaren ordezkari gisa zuen kargua utzi baitu.

Zazpigarrena.– Lucía Torrealday Berrueco andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, hezkuntza-administrazioaren ordezkari gisa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek 2017ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, egun hori bat etorriko baita zerbitzuak emateko azken egunarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala