Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2017ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1182

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 3koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Galvanoplastia Arguitu, S.L. enpresak Oñatiko udalerrian (Gipuzkoa) egin duen ingurumen-baimen integratuaren eskaera.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta, hori posible ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela, poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzek, muntaketek, ustiaketek edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumen-baimen integratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumen-baimen integratuaren helburua hauxe da: araua bete behar duten instalazioek euren xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, baimena emateko parte hartu behar duten herri-administrazio ezberdinen arteko koordinazioa bermatuko duen prozedura baten bitartez, betiere partikularren izapide eta karga administratiboak arintzearren.

Galvanoplastia Arguitu, S.L. enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari ingurumen-baimen integratua eskatu dio, Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak araututakoari jarraituz, ingurumen-baimen integratuaren eskaera jendaurrean jarri beharra dago, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.

Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta oro har eta bereziki aplikagarri den gainerako legeria ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Galvanoplastia Arguitu, S.L. enpresak egindako ingurumen-baimen integratuaren eskaera jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan, bidezko iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.– Alegazioak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

3. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, eskaera Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan egongo dira eskuragarri (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz); baita Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuan ere (Intxaurrondo kalea 70, Donostia).

Era berean, herritarrek dokumentazio hori errazago eskura dezaten, aipatutako eskaera Oñatiko Udalera bidaliko da, jendaurrean erakutsi behar den aldian ikusgai izan dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 3a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala