Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2017ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1180

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2017ko otsailaren 16koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 18ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, 2016ko ekitaldirako landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen deialdia egiten da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2017ko otsailaren 16ko Ebazpenaren eranskinean (2017ko otsailaren 28ko EHAA, 41. zk.). Ebazpen horren bidez, argitara ematen da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 18ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, halaber, 2016ko ekitaldirako landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen deialdia egiten da. Horrenbestez, akatsok zuzendu behar dira hemen:

Ebazpen horren eranskinaren 2017/1064 4/2, 4/3 eta 4/4 orrialdeak, ezereztu egiten dira, eta, haien ordez, honako hau erantsi behar da:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala