Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2017ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1179

33/2017 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Bilboko Hiri Trenbidearen 3. Linea (Etxebarri-Matiko) eraikitzea eta finantzatzea helburu duten lanei jarraipena emateko Euskal Trenbide Sarearekin eta Bizkaiko Foru aldundiarekin egindako lankidetza-hitzarmenaren 1. zenbakiko adenda.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak adenda hori sinatu du; beraz, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Bilboko Hiri Trenbidearen 3. Linea (Etxebarri-Matiko) eraikitzea eta finantzatzea helburu duten lanei jarraipena emateko Euskal Trenbide Sarearekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin egindako lankidetza-hitzarmenaren 1 zenbakiko adenda. Hitzarmen horren testua honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 21a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 21EKO 33/2017 EBAZPENARENA.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN, RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREA ERAKUNDE PUBLIKOAREN ETA BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN ARTEAN SINATUTAKO 2013KO ABENDUAREN 27KO LANKIDETZA HITZARMENAREN 1. ERANSKINA, BILBOKO HIRI TRENBIDEKO 3. LINEAREN (ETXEBARRI-MATIKO LINEA) ERAIKUNTZA LANEKIN ETA FINANTZAKETAREKIN JARRAITZEKO.

Bilbon, 2016ko abenduaren 23an.

Bilduta:

Alde batetik Pedro María Azpiazu Uriarte eta Maria Aranzazu Tapia Otaegui jaun-andre txit gorenak.

Eta bestetik Unai Rementeria Maiz jaun txit gorena.

Parte hartzen dute:

Lehenengoa Ogasun eta Ekonomiako sailburu gisa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuz, horretarako baimenarekin 2016ko urriaren 18ko saioan hartutako Gobernu Kontseiluaren Akordio bitartez; bigarrena Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu gisa, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuz, horretarako baimenarekin 2016ko urriaren 18ko saioan hartutako Gobernu Kontseiluaren Akordio bitartez, eta beste alde batetik Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea Erakunde Publikoko Presidente gisa, horretarako baimenarekin 2016ko urriaren 18ko saioan hartutako Administrazio Kontseiluaren Akordio bitartez.

Hirugarrena, Bizkaiko Ahaldun Nagusi gisa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Erakundeen aukeraketari, antolakuntzari, araubideari eta funtzionamenduari buruzko otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauaren 23.1 artikuluak emandako eskumenetan oinarrituz.

Aldeek, parte hartzen duten kontzeptuan aritzeko beharrezkoa den lege gaitasuna aitortzen diote elkarri eta,

Adierazten dute:

I.– 2013ko abenduaren 27an sinatu zela «Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren, red ferroviaria vasca-Euskal Trenbide Sarea Erakunde Publikoaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena, Bilboko hiri trenbideko 3. linearen (Etxebarri-Matiko linea) eraikuntza lanekin eta finantzaketarekin jarraitzeko», aipatutako aldeen artean. Hitzarmen horrek, 2016ko ekitaldira arte aldeek zituzten aurrekontu konpromisoak jasotzen zituen.

II.– Bertan adierazten denez, hitzarmenaren xedea da «Bilboko Hiri Trenbidearen 3. linea (Etxebarri-Matiko linea) finantzatzeko eta eraikitzeko eta dagoen sisteman txertatzeko terminoak ezartzea».

III.– Hitzarmen horretan aurreikusten zen finantzaketa, laugarren klausularekin bat etorriz, 2016ko aurrekontu ekitaldirako amaituta egon beharko litzatekeela. Hala ere, egiten ari diren obrak gauzatzean atzerapena gertatu denez, finantza ekarpen gehiago egin beharko dira 2017ko ekitaldian.

IV.– Sinatu duten aldeek akordioa hartu dutela hartutako konpromisoak aldi baterako luzatzea, 2016. ekitaldian amaitu gabe geratzen diren kontratazio eta desjabetze espedienteei erantzun ahal izateko.

V.– 3. linearen finantzaketaren zenbateko osoa ez dela aldatuko 2013-12-27ko Hitzarmenaren laugarren klausulan ezarritakoarekin alderatuz. Bertan, 279.467.379 euroko zenbatekoa ezartzen zen Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean erdibana ordaindu beharreko finantzaketarako.

Ondorioz, parte hartzen duten Administrazioek Hitzarmen hau egituratzen dute, ondorengo klausuletan oinarrituta:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Orain sinatu duten aldeek 2013ko abenduaren 27an sinatu zuten «Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren, red ferroviaria vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena, Bilboko hiri trenbideko 3. linearen (etxebarri-matiko linea) eraikuntza lanekin eta finantzaketarekin jarraitzeko» izenekoaren indarraldia luzatzen da.

Bigarrena.– Une honetan, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea Metroaren 3. lineako lanak egiten ari da, zati hauetan: (i) San Antonio Etxebarri Obra (ii) Etxebarri-Txurdinaga Obra (iii) Txurdinaga-Alde Zaharra Obra (iv) Uribarri Obra, (v) Matikoko geltokia Obra, eta (vi) Alde Zaharreko geltokia Obra, eta baita trenbide instalazioei eta azken ukituei dagozkien kontratuak ere.

Zati bakoitzak burutzapenerako epe desberdinak ditu, eta 2017ra arte luzatuko dira.

Hirugarrena.– 2017. ekitaldiari dagokionez, aurreikusten diren finantzaketa beharrak 22.858.190 eurokoak dira, beharrezkoak une honetan martxan dauden lanak egiteko. Horiek, Hitzarmen honen eranskinean dagoen Ekonomia Planaren arabera finantzatuko dira.

Laugarrena.– Bizkaiko Foru Aldundiak egin beharreko ordainketak, obra ziurtagirien kopia bidali ondoren egingo dira. Horiek, 2013ko abenduaren 27an sinatutako Hitzarmenean aurreikusten diren termino eta baldintza berberetan ordainduko dira.

Bosgarrena.– Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak konpromisoa hartzen du beharrezkoak diren lanak gauzatzen eta zuzentzen jarraitzeko, 3. linea gauzatzeko obren proiektu eraldatuak edo osagarriak eginez eta onartuz, eta baita dagozkien prezioen berrikuspenak ere, egindakoari buruzko informazioa bidaliz eta eragin ekonomikoa duten gertakizunei buruzko berri emanez sinatu duten alderdiei, 2013ko abenduaren 27an sinatutako Hitzarmenean aurreikusten diren nondik norako eta termino eta baldintza berberetan.

Eragin ekonomikoa izan dezakeen edozein aldaketa onartu aurretik, Euskal Trenbide Sareak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, horiek finantzatzeko behar adina kreditu dagoela ziurtatuko dute.

Seigarrena.– 2013ko abenduaren 27an sinatu zen Lankidetzarako Hitzarmeneko gainerako klausulek, Eranskin honen aurretiazko klausulen edukiaren kontra ez badaude, termino berberetan jarraituko dute, eta guztiak ere aplikagarri izango dira obrak amaitu arte.

Eta adostasunaren froga gisa, bertaratuek hitzarmenaren hiru ale sinatzen dituzte, goiburuan adierazten diren lekuan eta egunean.

Bizkaiko ahaldun nagusia,

UNAI REMENTERIA MAIZ.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Ekonomiaren garapeneko eta azpiegituretako sailburua,

MARIA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala