Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2017ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1174

49/2017 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentearena. Honen bidez, lau urterako izendatu da, luzatzeko aukerarekin, María del Pilar Martínez San Martín andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Salburuako Osasun Mentaleko Zentroko Psikiatriako atalburu sanitario.

Zuzendaritza gerentzia honen urriaren 4ko 170/2016 Ebazpenaren bidez (2016ko azaroaren 17ko EHAAn eta 2016ko azaroaren 25ko BOEn argitaratu zen), Arabako Osasun Mentaleko Sarearen Salburuako Osasun Mentaleko Zentroaren Psikiatriako Atal Sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketa sistemaren bitartez betetzeko deialdia egin zen.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztu diren eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta María del Pilar Martínez San Martín andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: María del Pilar Martínez San Martín andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Salburuako Osasun Mentaleko Zentroko Psikiatriako atalburu sanitario.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María del Pilar Martínez San Martín andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Salburuako Osasun Mentaleko Zentroko Psikiatriako atalburu sanitario izendatzea, aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta 2017ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareko Pertsonaleko Zuzendaritzari ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentea,

EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.


Azterketa dokumentala