Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2017ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1171

280/2017 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean sartutako Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Talde Profesionaleko Mediku kategoriako (Mediku Pediatra Fakultatibo Espezialista - LMAT lanpostu funtzionala) esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lehen mailako atentzioko pediatria unitateetan izanik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko zituzten oinarri orokorrak onartu ziren eta 2011ko uztailaren 27ko 142. EHAAn argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1283/2011 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Medikuaren kategorian pertsonal estatutarioaren izaeraz jabetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lehen mailako atentzioko pediatria unitateetan izanik. Deialdi hori 2011ko uztailaren 28ko EHAAn, 143 zenbakian, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 23ko 1505/2016 Ebazpenaren bidez, argitara eman zen, I. eranskinean barne sustapeneko eta txanda irekian sartutako Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Talde Profesionaleko Mediku kategoriako (Mediku Pediatra Fakultatibo Espezialista - LMAT lanpostu funtzionala) esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa. Horren oinarria 2012ko Lekualdatze-lehiaketaren destino eskaintzaren handitzean zegoen.

Aurreko ebazpenetan lanpostuaz jabetzeko ezarritako epea amaituta, txanda irekiko izangaiei oinarri orokorretako 16.8 oinarrian aurreikusitakoari lotutako destinoak eskainiko zaizkie.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren urtarrilaren 30eko 26/2017 ebazpenaren bidez, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Talde Profesionaleko Mediku kategorian (Mediku Pediatra Fakultatibo Espezialista - LMAT lanpostu funtzionala), 2012ko Lekualdatze-lehiaketaren destino-eskaintza zabaltzearen ondoriozko, 2011ko EPEan destino hutsen zerrenda argitaratu zen.

Hortaz, eta indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea I. eranskinean sartutako Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Talde Profesionaleko Mediku kategoriako (Familia-medikua (Mediku Pediatra Fakultatibo Espezialista - LMAT lanpostu funtzionala)) esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izanik.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Izangaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralean jabetuko dira destinoez. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute, eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

– NAN, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalen kasuan; eta dokumentu mota bera, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenei dagokienez (Europar Batasuneko Itunaren, Espainiak berretsitako bestelako itunen edo legeen arabera).

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan baldintza beretan funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Adingabearen Babes Juridikorako urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzko ardura-aitorpena, eta Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren Egiaztagiria lortzeko baimena.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu langile estatutario gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortutako eskubideak.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoan oinarrituta, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala