Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2017ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1160

EDIKTUA, 1057/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1057/2016 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Luz Divina Carpio Rey.

Alderdi demandatua: Jeoge Avias eta Love Omojiade.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, epaia eman da, eta haren idazpuruak eta epaitzak honela diote, hitzez hitz:

34/2017 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 10a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 1057/2016 hitzezko judizioaren autoak, alderdi hauen artean bideratuak:

Demandatzailea: Luz Divina Carpio Rey andrea, letradurik eta prokuradorerik gabe.

Demandatua: Jeoge Avias jauna eta Love Omojiade andrea, auzi-iheslari deklaratuak

Diru-zenbateko bat erreklamatzeari eta ordaindu gabeko errentei buruzkoa da auzia.

EPAITZA

Baiesten dut Luz Divina Carpio Rey andreak aurkeztutako demanda, Jeoge Avias eta Love Omojiadea jaun-andreen aurkakoa. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut 1.500 euro eta ebazpen honen zuzenbideko hirugarren oinarrian zehaztutako legezko interesak ordaintzera.

Kostuak Jeoge Avias eta Love Omojiade jaun-andreei ezartzen zaizkie.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin da apelazio-errekurtsoa jarri beraren aurka, PZLko 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatu zen lege hori.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala