Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2017ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
1156

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 17koa, Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziaren zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, onartu egiten da EHU-Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatua Masterra entitateak jasotako laguntzari uko egiteko egin duen eskabidea. Laguntza horren bidez, bekak eman zitzaizkien herrialde txirotuen aldeko garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko 2013ko deialdiaren barruan.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2013ko azaroaren 12ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 15eko EHAA, 218 zk.), 2013an Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak emateko deialdia egin zen, 2013ko ekitaldian erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.

Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziaren zuzendariaren 2013ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez (2014ko urtarrilaren 13ko EHAA, 7 zk.), 127.490,87 euroko diru-laguntza eman zitzaion EHUko Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatua Masterra entitateari, bekak emateko herrialde txirotuetan egiten dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei.

Aipatu entitateak 2017ko otsailaren 7an Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziari bidalitako komunikazio batean, beken laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea bidali zuen. Hauek dira beken espediente-zenbakiak: NBE-2013BA/0008, NBE-2013BA/0009, NBE-2013BA/0016, NBE-2013BA/0017, NBE-2013BA/0019, NBE-2013BA/0020 eta NBE-2013BA/0021. Hor zehazten da zergatik egiten den uko.

Koordinazio Teknikorako Zerbitzuak, eskabidea aztertu ondoren, eskabide horren aldeko txostena egin zuen, hots, ontzat eman zuen erakunde onuradunak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea, aipatu espediente-zenbakiak dituzten lankideei dagokienez.

Otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren 9. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, lankide boluntarioak uko egiten badio bekari, itzuli egin beharko ditu kobratutako eskubide ekonomikoak, proportzioan, eta, hala badagokio, bertan behera geratuko dira egin gabe dauden ordainketak. Dekretu horren bidez, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeentzako eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoentzako laguntzak arautu ziren, hots, herrialde txirotuen aldeko garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko laguntzak.

Honela kalkulatzen da entitate eskatzaileak zer zenbatekori uko egiten dion: espediente bakoitzak oraindik zer beka-aldi duen garatu gabe kontuan hartuta, hau da:

NBE-2013BA/0008, NBE-2013BA/0009, NBE-2013BA/0016, NBE-2013BA/0017, NBE-2013BA/0019, NBE-2013BA/0020 eta NBE-2013BA/0021 espedienteetan, ez da justifikatu 451,30 euroko zenbatekoa beka horietako bakoitzagatik; horrek 3.159,1 euro esan nahi du, guztira.

Ondorioz, EHU-Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatua Masterra entitateak 3.159,1 euro itzuli behar dizkio Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziari, aipatu espedienteei uko egiteagatik.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta martxan jarri zenez geroztik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio proposatutako aldaketak onartzeko eskumena, eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko eman behar diren ebazpenak ematea, betiere, lege eta dekretu hauetan xedatuari jarraituz: 5/2008 Legea, ekainaren 19koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; 95/2010 Dekretua, martxoaren 23koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; eta 310/2010 Dekretua, azaroaren 23koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jardun-hasiera arautzen duena.

Azaldutakoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea EHU-Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatua Masterra entitateak jasotako laguntzari uko egiteko egin duen eskabidea. Laguntza horren bidez, beka eman zitzaien herrialde txirotuen aldeko garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko 2013ko deialdiaren barruan.

Bigarrena.– Eskatu den ukoa, zehazki, espediente-zenbaki hauek dituzten boluntarioei dagokie: NBE-2013BA/0008, NBE-2013BA/0009, NBE-2013BA/0016, NBE-2013BA/0017, NBE-2013BA/0019, NBE-2013BA/0020 eta NBE-2013BA/0021.

Ondorioz, EHU-Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatua Masterra entitateak itzuli egin beharko du justifikatu ez den zenbatekoa: 3.159,1 euro.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziako Lehendakaritzari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzietako bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 17a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala