Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2017ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1154

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 14koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Asociación Profesional de Polícía Vasca «APP.V» elkartearen eratze-akta eta estatutuak gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza honetan hasitako espedientea –Asociación Profesional de Policía Vasca «APP.V» elkarte sindikalaren eratze-akta eta estatutuak gordailutzeari buruzkoa– ikusi ondoren, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Hasieran aurkeztutako agiriak direla-eta hainbat errekerimendu egin ondoren, 2017ko otsailaren 9an, Asociación Profesional de Policía Vasca «APP.V» elkarte sindikalaren eratze-akta eta estatutuak gordailutzea eskatzeko agiriak aurkeztu dira, behar bezala beteta.

Bigarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako agirien artean daude gordailutze-eskabidea, elkarte sindikalaren eratze-aktaren eta estatutuen bina ale eta sinatzaileen identitatea egiaztatzeko dokumentazioa.

Hirugarrena.– Haren jarduketako lurralde-eremua, 2. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa da.

Aurrekari horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dira eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen. Bada, dekretu horretako 16. artikuluan, Lan eta Justizia Saila sortzen da, zeinari esleitzen baitzaizkio, besteak beste, lan-harremanei dagokienez lan-legeriako exekuzio-arloak eta -funtzioak. Horrez gain, xedapen iragankorretatik lehenengoan zera ezartzen da: harik eta erregelamendu organikoak –azken xedapenetatik lehenengoa– onartu arte, indarrean izango dira Jaurlaritzako sailen egitura eta funtzioak zehazten dituzten arauak, aplikatzekoa delarik apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuko 11.m) artikulua, zeinarekin organo honi ematen baitzaio honako eskumena: Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko erakunde sindikalen eta enpresa-erakundeen estatutuen gordailuari dagokion bulego publikoa zuzentzea. Azken dekretu horren bitartez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen da.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia askatasun sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoa dela, eta, beraz, bidezkoa da Asociación Profesional de Policía Vasca «APP.V» elkarte sindikalaren eratze-akta eta estatutuak onartzea gordailutzeko, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Asociación Profesional de Policía Vasca «APP.V» elkarte sindikalaren eratze-akta eta estatutuak gordailutzea agintzea (gordailutze-kodea: 76/1/00111).

Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri eman bekie interesdunei, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako eran; halaber, jakinarazi behar zaie ebazpen hori aurkaratzeko aukera badagoela, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salan, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 14a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala