Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2017ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1144

6/2017 DEKRETUA, otsailaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzeko dena.

Apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuak euskal gizataldeekiko harremanetarako organoak arautu ditu, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzko maiatzaren 27ko 8/1994 Legea garatzeko xedeaz. Halaber, dekretu horretako 7. artikuluak lehendakariari eman dio Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak eta ordezkoak lau urterako izendatzeko ahalmena, nahiz eta epea luza daitekeen. Kide horiek batzordean ordezkatuta dauden erakundeek aldez aurretik aukeratuko dituzte.

Artikulu horrek berak honako hau ere ezarri du: legez jasota dagoen arrazoiren batengatik hutsunerik geratuz gero, proposamena egin duenari jakinaraziko zaio, ordezko bat izenda dezan gelditzen den aldirako.

Urriaren 21eko 21/2014 Dekretuaren bidez izendatu ziren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak azkenengo aldiz; beraz, indarrean dago horien izendapena lau urtean. Hala ere, izendapen horiek egin eta gero zenbait hauteskunde izan direnez, taldeen osaketa aldatu egin da hainbat erakundetan –hala nola Eusko Jaurlaritzan, foru aldundietan eta unibertsitatean– eta horrek zenbait kide aldatzea dakar.

Horregatik, eta kideok proposatu dituzten organoek aukeratu ondoren, egokia da horien ordezko kideak izendatzea ordezkatuei geratzen zaien agintaldirako. Hori dela eta, apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoa betetzeko, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzea geratzen den agintaldirako, ordezkatzen dituzten erakundeek kideok aukeratu ondoren, hala badagokio:

Batzordeburua: Iñigo Urkullu Renteria jauna, Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria.

Batzordeburuordea: Maria Angeles Elorza Zubiria andrea, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

Idazkaria: Gorka Alvarez Aramburu jauna, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria.

Batzordekideak:

Yurdana Burgoa Valtierra andrea, Ogasun eta Ekonomia Saileko ogasun arloaren ordezkaria.

José Ignacio Bañuelos Ibáñez jauna, Hezkuntza Saileko hezkuntza arloaren ordezkaria.

Miren Begoña Arzallus Loroño andrea, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko kultura arloaren ordezkaria.

María Ainhoa Ondarzabal Izaguirre andrea, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko industria arloaren ordezkaria.

Isabel Muela López andrea, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko merkataritza arloaren ordezkaria.

Maider Echevarría García andrea, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko turismo arloaren ordezkaria.

Elena Pérez Barredo andrea, Lan eta Justizia Saileko lan eta gizarte-segurantza arloaren ordezkaria.

Pedro Javier Jáuregui Fernández jauna, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko etxebizitza arloaren ordezkaria.

Nekane Zeberio Ganzarain andrea, Arabako Foru Aldundiaren ordezkaria.

Koldo Atxutegi Ajuria jauna, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaria.

Iker Goiria Etxebarria jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaria.

Imanol Landa Jauregui jauna, euskal udalen ordezkaria.

Jone Berriozabal Bóveda andrea, Eusko Legebiltzarraren ordezkaria.

Jasone Agirre Garitaonandia andrea, Eusko Legebiltzarraren ordezkaria.

Jon Zarate Sesma jauna, Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkaria.

María Aránzazu Anitua Marsan andrea, euskal etxeen ordezkaria.

Lorea Palacios Urquiola andrea, euskal etxeen ordezkaria.

Aitor Arruti Aizpurua jauna, euskal etxeen ordezkaria.

Sagrario Alemán Astitz andrea, Euskaltzaindiaren ordezkaria.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik izango ditu ondorioak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geratu da 21/2014 Dekretua, urriaren 21ekoa, lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatzeko dena.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko otsailaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala