Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2017ko martxoaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1135

AGINDUA, 2017ko otsailaren 22koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan lurralde-ordezkaria kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.–Ana Isabel Maruri Uriarte andrea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkariaren kargutik kentzea (kodea: 511786/5), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2017ko martxoaren 6tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 22a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala