Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2017ko otsailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KONTUEN EPAITEGIA
1030

EDIKTUA, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioarena; Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, EAEko Sektore Publikoaren alorrean (Euskal Herriko Unibertsitatea) alkantzeagatik bideratu den C-40/17 itzulketa-prozedurari buruzkoa.

Kontu Auzitegiaren funtzionamendua arautzen duen apirilaren 5eko 7/1988 Legeko 68. eta 73.1 artikuluetan aurreikusitakoa betetzearren, Kontuen kontseilariaren 2017ko otsailaren 13ko Probidentzian erabakitakoaren ildotik 3 zenbakiko Departamentuko zuzendari teknikoak, zeina alkantzeagatiko C-40/17 itzulketa-prozeduran idazkari baita, honako hau,

Jakinarazten du: EAEko Sektore Publikoaren alorrean (Euskal Herriko Unibertsitatea) alkantzeagatiko C-40/17 itzulketa-prozedura bideratzen ari da, auzitegi honetan; unibertsitateko funtsa publikoetan ustez izandako alkantzearen ondorioz.

Hori argitara ematen da, zertarako eta, kontabilitateko erantzukizunaren uziari eutsi edo horren kontra egiteko, legez gaituta daudenak autoetan azaldu, eta ediktu hau argitaratzen den egunaren hurrengo bederatzi eguneko epean behar den eran pertsonatu daitezen.

Madril, 2017ko otsailaren 13a.

Zuzendari teknikoa, prozedurako idazkaria,

FERNANDO DE LA CUEVA IRANZO.


Azterketa dokumentala