Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2017ko otsailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1023

IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretarako sailburuordearena, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen dituen kudeaketa bateratuko eraikinetako igogailuen mantentzea kontratatzeko lizitaziorako deialdia egiten duena (2017-2018).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:

1) Bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta Posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945018517.

5) Fax: 945018706.

6) Helbide elektronikoa: contratacion.rrgg@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko martxoaren 8a.

c) Espediente-zenbakia: KM/2017/017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: igogailuen mantentzea.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez.

d) Gauzatzeko / entregatzeko tokia: Oinarri Teknikoen Pleguan azaltzen diren eraikinak.

d) Gauzatzeko / entregatzeko epea: 2018ko abenduaren 31.

f) Luzapenaren onarpena: bai, bakarra, 2019 urterako.

g) Esparru-akordio baten ezarpena: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (Nomenklatura erreferentzia): 50750000-7.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 109.090,91 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 66.115,70 euro. Guztizko zenbatekoa: 80.000,00 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: lizitaziorako aurrekontuaren % 5 (BEZik gabe).

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomikoa edo finantzarioa eta gaitasun teknikoa edo profesionala: Administrazio Klausulen Pleguen Karatulako 29.2 atalean ezarritakoak.

c) Bestelako betebehar batzuk: lizitatzaileak RECAE erroldan altan egon behar dira.

d) Erreserbatutako kontratua: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko martxoaren 13ko 13:00ak arte.

b) Aurkezpen modua:

c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua), M eraikineko 3. solairua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

Eskaintza ekonomikoa: 40 puntu.

Zerbitzuaren kalitatea: 30 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:

Mantentze-plana: 30 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua), Gasteiz. Data: 2017ko martxoaren 16a, 12:00ak.

b) Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua), Gasteiz. Data: 2017ko martxoaren 27ko 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 15a.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala