Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2017ko otsailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1022

IRAGARKIA, zerbitzuen administrazio kontratu bat esleitzeko dena. Hona kontratuaren helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Lakuan duen egoitzako jantokiak eta sukaldeko ontziak eta tresneria garbitzea (A-029-DAPJ-2016).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Telefonoa: 945 01 90 98.

5) Telefaxa: 945 01 90 29.

6) Posta elektronikoa: t-saenz@euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017-03-06.

d) Espediente-zenbakia: A-029-DAPJ-2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Lakuan duen egoitzako jantokiak eta sukaldeko ontziak eta tresneria garbitzeko zerbitzua.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egoitzako jantokiak, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hamabi (12) hilabete.

f) Luzapena onartzea: bai.

g) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 90910000-9.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: esleitzeko irizpideak: prezioa.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 109.560 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbateko garbia: 49.800 euro. Zenbatekoa, guztira: 60.258 euro.

6.– Eskatutako bermeak:

Behin-behinekoak: ez.

Behin betikoa: bai, lizitazioaren aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Zer sailkapen eskatzen den: aukerakoa, 29.2.3 klausulan eskatzen den kaudimena ordezteko.

Sailkapena, 773/2015 Errege Dekretuarekin bat etorriz:

Taldea: U Azpitaldea: 1 Kategoria: 1.

Sailkapena, 773/2015 Errege Dekretuarekin bat etorriz:

Taldea: U Azpitaldea: 1 Kategoria: A.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala. Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

Betekizunak: Enpresa lizitatzaileek egiaztatu beharko dute azken hiru urteetan izandako urteko negozio-bolumena gutxienez 38.000 eurokoa izan dela (BEZik gabe).

Gaitasun teknikoa eta profesionala:

Betekizunak: Kontratu honetako antzeko eta berdinak diren zerbitzuetan, azken bost urteetarik exekuzio handienekoan, 25.000 euro exekutatu izana, gutxienez (BEZik gabe); garbiketa-zerbitzuak joko dira halako zerbitzutzat.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko martxoaren 13a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko eraikina, M gunea, 2. solairua.

3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 15 egun, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 161. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) «B» gutun-azalak irekitzea, eskaintza ekonomikoari dagozkionak:

– Erakundea: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

– Helbidea: Donostia kalea, 1 (Lakua II-ko 1. bilera-gela).

– Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

– Eguna eta ordua: «B» gutun-azala: 2017-03-20, 10:00ak.

10.– Publizitate-gastuak: Esleipendunak ordaindu beharko ditu (461,52 euros; EHAA).

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.

12.– Subrogazioa: bai (ikus administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 9. puntuan adierazitakoa).

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala