Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2017ko otsailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1016

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 17koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, 2017ko otsailaren 3ko Ebazpenaren akatsak zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, Euskara eta Euskal Kulturako irakurle bat hautatzeko Balorazio Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuinguruak lagunduta ulertzen ez badira eta haiek aldatzeak dokumentuaren edukia edo zentzua benetan edo itxuraz aldatzea badakar, maila bereko xedapenaren bitartez aldatuko dira.

Horrelako hutsak aurkitu direnez Euskara eta Euskal Kulturako irakurle bat hautatzeko Balorazio Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2017ko otsailaren 3ko Ebazpenean (2017ko otsailaren 16ko EHAA, 33. zenbakia), zuzendu egin behar dira:

2017/861 (1/1) orrialdean, lehenengo artikuluan,

honela dio:

«Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria edo bere ordezkoa.

Kideak:

– Pio Perez Aldasoro jauna, edo ordezkoa.

– Nerea Madariaga Pisano andrea, edo ordezkoa.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.»

Baina, honela esan behar du:

«Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria.

Kideak:

– Pio Perez Aldasoro jauna, edo ordezkoa.

– Nerea Madariaga Pisano andrea, edo ordezkoa.

– Mari Jose Olaziregi andrea, edo ordezkoa.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.»

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Donostia, 2017ko otsailaren 17a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MIREN BEGOÑA ARZALLUZ LOROÑO.


Azterketa dokumentala