Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2017ko otsailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1015

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 9koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baita honako hauek aztertuko eta ebaluatuko dituen balorazio-batzordea: 2017-2019 aldian egin beharreko Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak, 2017-2018 aldian Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako proiektuak egiteko laguntzak, eta, azkenik, 2017ko ekitaldiko ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak emateko deialdietan parte hartuko duten proiektuak.

2017-2019 aldian egin beharreko Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko proiektuak egiteko laguntzen, 2017-2018 aldian Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura Ikerketa eta Berrikuntza Teknologiko proiektuak egiteko laguntzen (biak urriaren 31ko EHAA, 206. zk.) eta 2017ko ekitaldiko ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzen (azaroaren 4ko EHAA, 209. zk.) deialdia egiten duten Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urriaren 31ko hiru aginduen 10. artikuluan ezarritakoa betez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Deialdi horietara aurkeztutako eskabideak aztertuko eta baloratuko dituen batzordea izendatzea.

Bigarren artikulua.– Balorazio-batzorde hori kide hauek osatuta egongo da:

Amaia Esquisabel Alegria, Zientzia Politikarako zuzendaria.

Miren Artaraz Miñón, Unibertsitateetako zuzendaria.

Juanjo Ruiz de Mendoza, Zientzia Politikarako Zuzendaritzako teknikaria.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 9a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.


Azterketa dokumentala