Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2017ko otsailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1009

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 30ekoa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, Pasaia eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean 2016-2017 ikasturtean nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko beken deialdia ebazten duena.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren bidez (2016ko abenduaren 5eko EHAA, 231. zk.) argitaratu zen Pasaia eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean 2016-2017 ikasturtean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdia.

Aurkeztutako hautagaiak ebaluatu eta aukeratzeko prozesua amaiturik, aipatutako aginduan aurreikusten den batzordearen proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren bidez Pasaia eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean 2016-2017 ikasturtean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdiaren esleipena egitea, eta beken onuradunen izenak ematea ebazpen honen eranskinetan adierazitakoarekin bat etorriz.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 30a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala