Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2017ko otsailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
997

AGINDUA, 2017ko otsailaren 1ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez esleitzen baitzaizkie destinoak abenduaren 1eko JUS/2682/2015 Aginduaz Euskal Autonomia Erkidegoan dei egindako hautaprobak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoko funtzionarioei (barne sustapeneko txanda).

Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioak lanera sartzeko, lanpostuak hornitzeko eta lanpostuz igotzeko Arautegia onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, ebatzi da destinoak esleitzea 2017ko otsailaren 1eko Aginduaren bidez Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko karrerako funtzionario izendatu diren funtzionarioei I. eranskinean zerrendatzen diren organo judizial eta fiskaletan (barne sustapeneko txanda), honako hauek kontuan hartuta:

Lehenengoa.– Agindu honen bidez destinoa esleitzen zaien Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko funtzionarioek hogei egun naturaleko epean hartu beharko dute jabetzan beren kargua, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean batera argitaratu ezean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, aipatutako errege-dekretuaren 29. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan xedatutakoaren arabera. Lanpostu-jabetzea Justizia Administrazioko zuzendariaren edo Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako EATeko funtzionario delegatuaren aurrean egingo da, esleitutako destinoari dagokion lurraldearen arabera.

Bigarrena.– Agindu honen bidez destinoa esleitzen zaien funtzionarioek erabakitzen badute Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan jardunean jarraitzea, ez dute joan beharko esleitutako destinoaz jabetzera. Nahikoa izango dute erabaki hori jakinaraztea, lehenengo atalean aipatutako jabetze-epean, Justizia Administrazioko Zuzendaritzari, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506.d) artikuluan aurreikusitako borondatezko lan-eszedentzia deklaratu ahal izateko. Justizia Administrazioaren Giza Baliabideen Zuzendariordetza Orokorreko Langileen Erregistro Nagusira bidali beharko da borondatezko eszedentzia deklaratzen duen ebazpenaren kopia.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda argitara ematen duen 2016ko azaroaren 21eko Aginduaren (abenduaren 21eko EHAA) laugarren puntuan xedatuaren arabera jardun beharko dute, hau da, barne-igoerako txandako izangaiek jatorrizko kidegoan aktiboan jarraitzea aukeratzen badute, horren berri eman beharko dute agindu honen III. eranskin gisa argitaratzen den inprimakia erabiliz, 945019152 fax-zenbakiaren edo i-urrutia@euskadi.eus helbide elektronikoaren bitartez, lau eguneko epean, destinoko esleipena eta izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasita.

Hirugarrena.– Funtzionarioek saihestu nahi badituzte Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan sartu eta Justizia Administrazioan betetako beren zerbitzuen iraupenean egon daitezkeen hutsuneak –destinoaz jabetzeko behar besteko denbora behar baitute–, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari egun bateko baimen ordaindua eska diezaiokete, baldin eta herrian aldaketarik ez badago eta, betiere, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario destinoa Euskal Autonomia Erkidegoan badute; edo bi egunekoa, kontrako kasuan. Kanariar eta Balear uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik etorri behar dutenek hiru eguneko baimena izango dute kargu berriaz jabetu arte. Egun horiek balioduntzat joko dira, eta aipatu baimen-egunetan jabetu beharko da destino berrian plazaz.

Funtzionarioak beste Lurralde Kudeatzailetza batetik edo giza baliabideen gaineko eskumena duen beste autonomia erkidego batetik badatoz, agiri horiek organo horietara helarazi beharko dira, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan borondatezko eszedentzia eta lanpostu-jabetzea gertatu aurreko egunean Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan kargugabetze automatikoa ofizioz eman diezazkieten, ordainsarien ordainketan etenaldirik gerta ez dadin.

Nolanahi ere, jabetzea bideratu eta gero, kasuan kasuko EATko arduradunak jabetze-agiriaren bi ale bidaliko dizkio Justizia Administrazioko Zuzendaritzari, horren ondorioz nominan egin beharreko aldaketak egin ditzan. Zuzendaritza horrek ale bat Justizia Administrazioaren Giza Baliabideen Zuzendariordetza Orokorreko Langileen Erregistro Nagusira bidaliko du beste bat interesdunari emango zaio, eta laugarren alea, dagokion EATn jasota geratuko da.

Laugarrena.– Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko lanpostu berrian jarraitu nahi duten funtzionarioek eskubidea izango dute horretarako, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuko bosgarren xedapen gehigarrian ezartzen den baimen ordainduaz jabetzen diren egunetik aurrera. Baimen horretatik kenduko dira agindu honen hirugarren paragrafoan adierazitako egunak.

Bosgarrena.– Onartutako hautagaiei esleitu zaizkien lanpostuetan dauden bitarteko funtzionarioek titularra lanpostuaz jabetzen den egunean utziko dute lanpostua.

Seigarrena.– Agindu honen bidez destinoa esleitzen zaien Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko funtzionarioek, kalifikazio-hurrenkera dela-eta destinoa derrigorrean esleitzen bazaie ere, agindu honen datatik hasita bi urte igaro arte ezin izango dute lekualdatze-lehiaketetan parte hartu. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.

Zazpigarrena.– 2016ko azaroaren 21eko Aginduz (abenduaren 21eko EHAA) izangaiei eskaini zaizkien plazak, zeintzuk ez baitzaizkie esleitu Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan sartu berriak diren izangaiei (barne sustapeneko txanda), betetzeke jarraitzen dute, txanda libretik Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan sartu gura duten izangaientzat gordeko dira.

Halaber, barne sustapeneko txandako izangaiek bete ez dituzten plazak, jatorrizko kidegoan gelditzea erabaki dutelako, aurreko paragrafoan adierazitako plazei gehituko zaizkie.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legearen 9. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 1a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala