Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2017ko otsailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
988

IRAGARKIA, Osasun Sailaren Bizkaiko zentroetako garbiketa-zerbitzuei buruzko administrazio-kontratua formalizatu dela argitara emateko dena (Espedientea: 14/2017-S).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 14/2017-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Osasun Sailak Bizkaian (Errekalde zumarkalea 39 A, Bilbao) duen egoitzako kristalak eta egoitza bera barrutik garbitzeko zerbitzua; baita beste egoitza hauek garbitzeko ere: Barrengoitia 9, Portugalete; Ikeabarri plaza 1, 2.a, Leioa; eta Juan Calzada kalea 63, Gernika.

c) EAE (nomenklatura-erreferentzia): 90911000-6.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 380.165,16 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 190.082,58 euro, BEZik gabe. BEZa: 39.917,42 euro. Guztira, BEZa barne: 230.000 euro.

6.– Formalizazioa.

a) Esleipenaren eguna: 2017ko urtarrilaren 16a.

b) Formalizazioaren eguna: 2017ko otsailaren 15a.

c) Kontratista: 1. lotea: esleitzeke; 2. lotea. Comercial de Limpieza Villar, S.A.; 3. lotea: Sifu Euskadi-Brocoli Limpieza Departamento Salud Bizkaia; 4. lotea: Limpieza y Mantenimiento Impacto, S.L.; 5. lotea: Sifu Euskadi-Brocoli Limpieza Departamento Salud Bizkaia.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 2. lotea: 8.712 euro; 3. lotea: 11.180,40 euro; 4. lotea: 9.438 euro; eta 5. lotea: 15.681,60 euro; guztiak ere BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 16a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala