Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2017ko otsailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
986

EDIKTUA, 1460/2012 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 1460/2012 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Materiales de Construcción Martin Rodriguez, S.L.

Abokatua: Jose Ramon Zabalbeitia Eguizabal.

Prokuradorea: Jesus Gorrochategui Erauzquin.

Demandatua: Gestión Inmobiliaria Laumar, S.L.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2013-12-20an. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Jesús Gorrochategui Erauzquin prokuradoreak Materiales de Construcción Martín Rodríguez, S.L. sozietatearen izenean eta ordez jarri duen demanda, Gestión Inmobiliaria Laumar, S.L.L. sozietatearen aurkakoa. Horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua:

a) 4.513,29 euro.

b) Aipatu zenbatekoaren (4.513,29 euroren) legezko interesak, demanda jarri zenetik aurrerakoak;

c) Judizioaren kostuak.

Gestión Inmobiliaria Laumar, S.L.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko azaroaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala