Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2017ko otsailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
985

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietan egoitza-proiektuetarako laguntzak emateko balorazio batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 23ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietan egoitza-proiektuetarako laguntzak emateko araudia ezartzen duena.

Kontuan izanda 2016ko abenduaren 23ko Aginduaren 10. artikuluak xedatzen duela aipaturiko diru-laguntzak emateko balorazio-batzorde bat osatuko dela eta batzorde horretako kideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko direla.

Horiek horrela, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietan egoitza-proiektuetarako laguntzak emateko osatuko den balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Lehendakaria:: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak:

– Miriam Elixabete Romatet Mantzizidor andrea.

– Simon Bernard Fuchs jauna.

Idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Eguibar jauna, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 14a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala