Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2017ko otsailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
984

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 9koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baitira 2017. urtean kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak emateko (Bitartez Deialdia) arauak ezarri eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio Batzordearen osaera eta kideen izendapena.

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 23ko Agindua, 2017. urtean kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena (Bitartez deialdia).

Kontuan izanda aipatutako aginduaren 10. artikuluak xedatzen duela deialdi honetara aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko Balorazio Batzorde bat eratuko dela, eta kideen izendapena eta haren osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak (bost aditu-profesional, aztertu beharreko diru-laguntzaren gaiarekin zerikusia dutenak):

Rakel Esparza Sanz andrea.

Begoña Guzman Sanchez andrea.

Garazi Lopez de Armentia Olabe andrea.

Ane Rodriguez Armendariz andrea.

Iker Tolosa Lafuente jauna.

Idazkaria: Mikel Etxeberria Agirresarobe jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Ordezko idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 9a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala