Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2017ko otsailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
983

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 25ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2016. urtean goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 22ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen berri jakinarazten duena.

AURREKARIAK

1.– 2016ko ekainaren 30ean EHAAn argitaratu zen 2016. urtean goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 22ko Agindua.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 atalean ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko ebazpenak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

Horiek horrela izanda, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 22ko Aginduaren babesean ezarritako diru-laguntzen onuradunak eta emandako diru-laguntzak (I. eranskina) eta ezezkoa jaso duten eskabideak (II. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 25a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala