Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2017ko otsailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
978

4/2017 DEKRETUA, otsailaren 14koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko bi kide aldatzeko dena.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da arrantzako erakundeek batzordean dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak aukeratu ondoren; bestalde, lege horren 7. artikuluaren arabera, batzordeko kideen agintaldia lau urterako izango da, baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.

Legeak agintzen du, baita ere, batzordean ordezkaritza duten erakunde, organizazio, entitate eta elkarteek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dutela. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.

Aipatutako legearen 5. artikuluan 7. artikuluaz ezarritakoa betetzeko, arrantzako erakundeek lehendakariaren azaroaren 10eko 22/2014 Dekretuaren bitartez izendatutako bi kide aldatu dituzte eta erakunde horiek ordezteko izendapenetan aldaketa bat egitea erabaki dute.

Horren ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Miren Garmendia Ceberio andrea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titular izendatzea, arrantzako erakundeek aukeratu ondoren, Juan Pablo Rodríguez-Sahagún González jaunaren ordez.

2. artikulua.– Juan Pablo Rodríguez-Sahagún González jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, arrantzako erakundeek aukeratu ondoren, Miren Garmendia Ceberio andrearen ordez.

3. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko otsailaren 14an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala