Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2017ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
921

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, prozedura judicial bateko interesdunei administrazio-espedientea eta epatzea helarazteko dena.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zen, 402/2016 prozedura arruntari buruzkoa. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko urriaren 6ko Aginduaren kontra jarri zuen abian prozedura hori Monte Berriagako jabekideen erkidegoak. Agindu horren bidez onartu egin zen Uraren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2016ko apirilaren 8ko Ebazpenaren kontra jarritako gorako errekurtsoa. Ebazpen horren bitartez, Monte Berriagako jabekideen erkidegoaren baimenaren titulartasuna aldatu zuen hondakin-urak isurtzeko. Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegiari eskatutako administrazio-espedientea bidali da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Horren ondorioz, deitzen zaie prozeduran interesa duten pertsonei ager daitezen, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, nahi izanez gero, haien interesak defendatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 2a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala