Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2017ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
919

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita B-7/2017-T zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena.

Jesus Garcia Ordas jaunari – «Orden Club» (Telesforo Aranzadi kalea 8, Bilbao) establezimenduaren titularrari– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-espedienteari hasiera emateko egintza. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2017ko urtarrilaren 17an zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaiola, osasun-araudiaren arau-hauste posible bategatik (tabakoa).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea ikusi ahal izango dute Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39A, 5. solairua).

Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluan esandakoaren arabera.

– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorioetarako; alegia, dagokion zehapena ezarriz ebatz daiteke prozedura, eta hasieran ezarritako zehapenaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.

Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzen bada, amaitu egingo da prozedura, eta proposatutako zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaio.

Kasu bietan, murrizketa metagarriez baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako edozein akzio edo errekurtsotan atzera edo uko egin beharra dago.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek, epeak zenbatzeari dagokionez, «dies a quo» ondorioak izango ditu, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2017ko otsailaren 9a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala