Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2017ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
911

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 127/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 127/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Banque Psa Finance Holding – Sucursal España.

Abokatua: Francisco Jose Portilla Higueras.

Prokuradorea: Elena Astigarraga Albistegui.

Demandatua: Alfonso Ruiz Garcia.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-12-12an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Banque Psa Holding-en ordezkari prozesalak jarri duen demanda, Alfonso Ruiz García-ren aurkakoa. Horrenbestez, Alfonso Ruiz García kondenatzen dut honako hauek ordaintzera Banque Psa Holding-i: hamazazpi mila zortziehun eta hamabi euro eta laurogeita hamar zentimo (17.812,90 euro) gehi legezko interesak ebazpen hau jakinarazten denetik osorik ordaindu arte. Ez dut kosturik ezartzen. Alfonso Ruiz Garcia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago. Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2017ko urtarrilaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala