Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2017ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
908

EDIKTUA, 331/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 331/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Limite 24, S.L.

Demandatua: Christian Andres Arriagada Mondaca.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-12-22an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik ezesten dut Marta Calvo Entiok Límite 24, S.L. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztu duen hitzezko judizioko demanda, Christian Andrés Arriagada Mondaca-ren aurkakoa, zeinaren bidez 630 euro erreklamatzen baitira; ez dut kosturik ezartzen.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Christian Andres Arriagada Mondaca demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2017ko urtarrilaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala