Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2017ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
904

AGINDUA, 2017ko otsailaren 16koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Gure Artea Sariak 2017ko edizioan nori eman erabakiko duen epaimahaiaren izendapena egiten duena.

Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2017ko ekitaldiko Gure Artea Sariak arautu eta horretarako dei egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko otsailaren 15eko Aginduaren 6. artikulua ikusirik, honako hau,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– 2017ko edizioan, Gure Artea Sariak erabakiko dituen Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Arantza Lauzirika Morea.

Epaimahaikideak:

Ane Rodriguez Armendariz.

Enrique Martinez Goikoetxea.

M.ª Victoria Revuelta Sierra.

Manu Muniategiandikoetxea Markiegi.

Idazkaria: María Jesús Cambra Contin.

Bigarrena.– Jende guztiak honen berri izan dezan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 16a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala