Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2017ko otsailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
889

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 1ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, 2015-2016 ikasturterako ikertzaile ez doktoreak prestatzeko programako doktoregoa lortzeagatiko Sarien lineara zuzendutako kreditua agortu dela aldarrikatzen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 27ko Aginduak (abuztuaren 18ko EHAA) doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako laguntzetarako deialdia egin zuen, bertan doktoregoa lortzeagatiko Sarien linea barne zegoela.

Agindu honek, bere 4.4 artikuluan honakoa dio: saria emango da Aurrekontu horretan kreditu egokia eta behar adinakoa baldin badago. Laguntzetarako gordetako kreditua agortuz gero, egoera horren berri emateko, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen administrazio-ebazpen bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean, EHAA), eta bertan jasoko da zein egunetan agortu den kreditua. Ez da onartuko egun horretatik aurrera jasotako eskabiderik.

Horren ondorioz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 27ko Aginduak doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako laguntzen barruan doktoregoa lortzeagatiko Sarien linearako esleitzen duen aurrekontuaren kreditua 2016ko abenduaren 31n agortu dela jendaurrean jakinaraztea.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 1a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.


Azterketa dokumentala