Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2017ko otsailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
888

44/2017 DEKRETUA, otsailaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren urriaren 13ko 3/2011 Legearen bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortu zen, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa; lege horren 7.1 artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua aipatutako erakundearen gobernu-organo gorena da.

Bestalde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren; estatutu horien 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Administrazio Kontseilua honako kide hauek osatuko dute:

a) Lehendakaria, enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularra.

b) Lehendakariordea, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularra.

c) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.

d) Eusko Jaurlaritzak izendatu, eta, hala badagokio, kargutik kenduko dituen bi bokal, enpleguaren arloan eskumena duen sailak proposatuta.

e) Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkari izango diren bost bokal. Bost bokal horiek aipatutako sindikatuek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.

f) Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteen ordezkari izango diren bost bokal. Bost bokal horiek aipatutako elkarteek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.

Azaroaren 29ko 253/2011 Dekretuaren bidez (2011ko abenduaren 12ko EHAA, 233. zk.), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatu ziren, betiere hura arautzen duen legean agindutakoarekin bat etorriz.

Dekretu hauen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzen duten kideetako batzuk berritu egin dira: 334/2013 Dekretua, apirilaren 22koa (2013ko maiatzaren 3ko EHAA, 84. zk.), 111/2015 Dekretua, ekainaren 23koa (2015eko uztailaren 6ko EHAA, 125. zk.) eta 175/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa (2015eko irailaren 25eko EHAA, 183. zk.).

Gaur egun, bokal titularretako batek –Alfredo Ispizua Zuazuak– eta ordezko bokaletako batek –Ramón Martínez de Murguía Urretak– beren kargu publikoa utzi dute, eta kargu hori betetzea zen, hain zuzen ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide izendatzeko oinarria. Horrela, bada, bokal horiek kargutik kendu behar dira, eta bokal berriak izendatu behar dira. Halaber, Amaia Arteaga Dañobeitiak utzi egiten dio ordezko bokal izateari, eta ordezkoa izendatu behar da.

Horrenbestez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko otsailaren 14an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kide hauek, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkariak zirenak, orain arte betetzen zituzten karguetatik kentzea:

Alfredo Ispizua Zuazua, bokal titular gisa, eta Ramón Martínez de Murguía Urreta eta Amaia Arteaga Dañobeitia, ordezko bokal gisa.

2. artikulua.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kide hauek izendatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa:

María Elena Pérez Barredo andrea, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria, bokal titular gisa; eta Nicolás Sagarzazu Alzua, Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria, eta Joaquín Díaz Arsuaga jauna, Gizarte Ekonomiaren zuzendaria, ordezko bokal gisa.

3. artikulua.– Dekretu honek onesten den egunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko otsailaren 14an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala