Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2017ko otsailaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
882

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Bizkaiko Campus Errektoreordetzak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2016ko azaroaren 22ko Ebazpenean (2016ko abenduaren 7ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita –ebazpen horretan UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askeaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen–, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), errektoreak hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Belén Barinagarrementeria Urriolabeitia izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko.

– Izena: Kargudunaren idazkaria.

– Erref.: F 17.

– Eskala: Administraria/ Administrazio laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 6.a.

– Maila: 19.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.a; 2014-01-31.

– Langunea: Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza.

– Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.– Izendapenak EHAAn argitaratu den biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administraziorekiko Auzien Epaitegi egokian; horretarako, hilabete bi egongo dira, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko Legearen 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2017ko urtarrilaren 17a.

Izenpea eskueordetuta (errektorearen 2017ko urtarrilaren 11ko Ebazpena).

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala